Multiverso: Laura Baigorrirekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2023/05/16

Multiverso: Laura Baigorrirekin topaketa

"Asemanastán. Zeruetako lurra" bideinstalazioari buruz

Laura Baigorri komisario, ikertzaile eta irakasleak aurkeztuko du Toni Serraren (Abu Ali) (Manresa, 1960 - Bartzelona, 2019) "Asemanastán. La tierra de los cielos" bideo-instalazioa. Maiatzaren 16tik uztailaren 9ra bisitatu ahal izango da museoan.

Data:

2023-05-16

Ordua:

19:00

Prezioa:

Dohainik

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

- Museoaren Lagunek dute lehentasuna: maiatzaren 4tik 7ra
- Publikoa, oro har: maiatzaren 8tik aurrera.

Plaza-kopurua:

Mugatuta

  • Topaketak
Asemanastán. Zeruetako lurra (2020) proiektuari buruz

Serra 2019ko azaroan hil zen, eta amaitu gabe utzi zuen Multiverso Bekara aurkeztutako proiektua. Argiaren bilaketa eta sufi persiar poesiarekiko harremana zen lan haren muina. Azkenik, artistak berak izendatutako talde batek osatu zuen lana, hark grabatutako materialean oinarrituta eta aurregidoitik abiatuta. Lanaren soinuaren eta alderdi bisualaren muntaketa sekuentzia bloketan gauzatu zen, bideoinstalazio baten antzera.

 
Parte-hartzaileak

Laura Baigorri (Bartzelona/Barcelona, 1960)

Medioen Arteetako katedraduna Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean. Ikerketa, Master eta Doktoregoko dekanordea izan da (2016-2021), baita Diseinu eta Irudi Sailaren zuzendaria ere (2012-2016). Irakaskuntzako jarduerarekin batera, ikerkuntzan, kritikan, komisariotzan eta online proiektuetan dihardu. Testuak argitaratu ditu sarean egindako arteaz eta aktibismoaz, bideoarteaz eta game art delakoaz, bai eta liburu hauek ere: Vídeo. Primera etapa (2004), Net.art. Prácticas estéticas y políticas en la Red,(2006), Vídeo en Latinoamérica. Una historia crítica (2008) eta Cuerpos conectados. Arte, identidad y autorrepresentación en la sociedad transmedia (2021). Haren komisario-lanen artean, nabarmentzekoak dira Videoarde. Video crítico en Latinoamérica y Caribe(2009-2015), AECID eta Instituto Cervantes, eta Multiverso (2016-2019), Madrilgo BBVA Fundazioan. [ http://laurabaigorri.net ]

Artistari buruz

Toni Serra (Abu Ali) (Manresa, 1960 – Bartzelona/Barcelona, 2019)

Toni Serrak Artearen Historia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta bideoa eta argazkilaritza ikasi zituen New Yorken, 1990eko hamarraldian. 2002an Abu Ali izena erabiltzen hasi zen bere lanak sinatzeko. Bideoak barne esperientziaren eta errealaren eta irrealaren, loaldiaren eta esnaldiaren artean dabiltzan irudipenen arteko harremana landu zuen, amaierak eta mugak ezabatzen dituen bidaia bat balitz bezala. Hil ondorengo lan honen izenburua artistak berak Irani buruz jarduteko asmatutako hitza da, farsiz Aseman edo “zeruen lurra”.