Jarduerak

Multiverso: Antoni Abadekin topaketa
Belarri gorrak bideoinstalazioari buruz
Antoni Abad (Lleida, 1956) artistak aurkeztuko du "Belarri gorrak" bideo-instalazioa. Martxoaren 6tik maiatzaren 7ra bisitatu ahal izango da museoan. Topaketak zeinu-hizkuntza interpretatzeko zerbitzua izango du.
Data:
2023-03-21
Ordua:
19:00
Prezioa:
Dohainik
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
- Museoaren Lagunek dute lehentasuna: Martxoaren 9tik 12ra
- Publikoa, oro har: martxoaren 13tik aurrera
Plaza-kopurua:
Mugatuta
- Topaketak
Hamalau pertsona gor keinu hizkuntza bidez ari dira elkarrekin hizketan, haiek hautatutako hainbat gairi buruz: autonomia, inklusioa, lana, artea, umorea, sexua, utopia, etab. Entzuten duen gehiengo hegemonikoan infiltratuta, beren keinu-adierazkortasun espaziala eskaintzen dute eskuzabaltasunez, beren itxaropen eta iritziei buruzko kontakizun koral hau osatzeko. Nagusi den ahozko komunikazioaren aurrean, Belarri gorrak lanak erakusten digu zein indartsua den Gorren Kultura.


Antoni Abad
Abadek Artearen Historiako lizentzia lortu zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta European Media Masterra hiri bereko Pompeu Fabra Unibertsitatean. Abadek eskultura eta argazkigintza sekuentzialetan hasi zuen bere ibilbidea. 1994. urteaz geroztik, bideo hedatuan eta Interneten jarri du arreta, eta horiexek dira gaur egun baliatzen dituen lehengaiak, nola jardun artistikoan, hala bazterketa arriskuan dauden taldeekin egiten dituen lanetan.