Memoriaren lorategietan, ametsen jauregian - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Partaidetzazko bisita

Memoriaren lorategietan, ametsen jauregian

Mikroipuinak III

Guinea-Ameztoy txandakatze berria dela eta, Mikroipuinak partaidetzazko bisita aktibatuko da ostera ere, aretoaren berrirakurketa poetikoa egiteko.

Data:

2023-10-19

Ordua:

18:00

Prezioa:

Doakoa

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

LEKUAK AGORTU DIRA

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Bisita gidatuak

 

1865ean, Lewis Carrollek Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian argitaratu zuen, eta, gaur egun ere, obraren interpretazioei intrigaz eta susmoz begiratzen zaie. Izan ere, Carrollek denboraren eta arrazionaltasunaren interpretazio hegemonikoa zalantzan jarri zuen, eta istorioen eta pertsonaien lorategi –literal eta metaforiko– oso bat utzi zigun. 

Aliceren bidaiek, untxi-zuloan eta ispiluan barrena, Vicente Ameztoyren lanetan oihartzuna dute. Artistak berak “errealismo magiko” terminoa sortu zuen 1970ean, bere ekoizpen artistikoaren zati bat azaltzeko; bertan, izan ere, giza elementuak eta izaera telurikokoak uztartu zituen. Ahoa lanak Chesireren irribarre mitikoari erreferentzia egiten die; Alice gazteari bere ibilbidean arrosa gorrien lorategiraino lagundu zion katu desagerkorrari, hain justu. Museoko areto berean, dama eder baten erretratua da eszenaren lekuko; Carroll beraren garaikide izan zen Anselmo Guinea artistak egindakoa. 

Izan ere, lorategiaren erreferentzia behin eta berriz erabili izan dute idazleek esparru pribatuaren metafora gisa, barru-barrukoaren eta sentikorraren eta oroimenaren eta afektuen metafora gisa, alegia. Haruki Murakami, Mia Pera eta beste egile garaikideago batzuk ere lorategi horiei buruz hitz egitera ausartu dira, eta horietan barneratuko gara, Alice untxi-zuloan bezalaxe.