Jarduerak
Ekainak 22
Dalloway andreak esan zuen berak erosiko zituela loreak
Mikroipuinak II
Berriro jarri da martxan Mikroipuinak partaidetzazko bisitaldia, bildumaren berrirakurketak aztertzeko eta idazketaren berezko asmamena eta izaera poetikoa zabaltzeko; oraingoan, genero-identitatearekin lotutako erreferentzia literarioak hartu dira abiapuntu.
Data:
2023-06-22
Ordua:
18:00etan
Prezioa:
Doan
Hizkuntza:
Gaztelaniaz
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Musoa Museo plaza 2
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Plaza-kopurua:
Mugatua
- Bereziak
Virginia Woolfek aipatzen zituen lore haiek iruditeria kultural eta sozialaren parte dira jadanik, eta bizitzaren beraren metafora gisa funtzionatzen dute (zimeltzera doan distira koloretsu batez). Michel Cunningham idazleak horren berri jasotzen jakin zuen The hours eleberrian, Dalloway andrearen esentzia eta istorio horren gai nagusiak berreskuratuta, esaterako, bisexualitatea, feminismoa eta sentsibilitate artistikoa.
Woolfen beste eleberri nagusietako bat ere lorez beteta dago: Orlando. Oraingoan, idazleak protagonistaren identitatea eta genero-aniztasuna eraikitzeko prozesuan jarri zuen arreta; hala, kontakizuna alegoria poetiko bihurtu zuen, eta queer delakoari buruzko oihartzun argiekin iritsi da guregana.
Juan de Arellanok ere bere loreak aukeratu zituen bere otarrea osatzeko: arrosa zuriak edo arrosak, tulipa zerrodunak, anemona urdin eta gorriak, nartziso horiak, hiazinto urdinak eta lili zuri bat. Hain zuzen ere, loreoi (eta beste material eta erreferentzia batzuei) esker aktibatuko dute beren sormena bertaratuek, ondoren mikroipuinen idazketari tarte bat irekitzeko.