Mars Express - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Zinea eta zientzia VII: borrokez eta dilemez

Mars Express

Jérémie Périn, 2023

Data:

2024-03-09

Ordua:

19:00etan

Prezioa:

• Orokorra: 3,5 € • Museoaren Lagunak: 2 €• 25 urtetik beherakoak: Doan

Hizkuntza:

Frantsesa | Azpitituluak: Euskara

Lekua:

Bizkaia Aretoa-UPV/EHUAvda. Abandoribarra etorb., 3, Bilbo

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Sarrerak webgune honetan eta museoko lehiatilan bakarrikSarrerak erosi

Plaza-kopurua:

420 pertsona

  • Zinema eta bideoa

Mars Express 

Frantzia | 2023 | 85′

Zuzendaritza: Jérémie Périn
Ekoizpena: Everybody on the Deck
Gidoia: Jérémie Périn, Laurent Sarfati
Musika: Fred Avril, Philippe Monthaye
Aktoreak (ahotsak): Léa Drucker, Mathieu Amalric, Daniel Njo Lobé, Marie Bouvet, Sébastien Chassagne

Sinopsia

2200. urtean, negozio-gizon aberats batek bi pertsona kontratatzen ditu hacker ospetsu bat aurkitzeko: Aline Ruby detektibe pribatua eta Carlos Rivera haren lagun androidea. Martera iritsi ondoren, planeta hartako hiriburuaren sakonenera jaitsiko dira. Han direla, istorio ilunago bat topatuko dute: burmuin-etxaldeak, ustelkeria eta desagerturiko neskato bat, zeinak sekretu bat baitu isilpean gorderik, unibertsoaren itxura aldatzeko mehatxuka ari diren robotei buruzkoa.


Hizkuntza: Frantsesa. Azpitituluak euskaraz
Aurkezpena: Amaia Bernaras

© M.G.M / Album