Kontroletik kanpo - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Soinu kanala. Bilbao Museoaren podcastak

Kontroletik kanpo

Beatriz Caravaggiorekin elkarrizketa

Beatriz Caravaggio bideoartistak museoan ikusgai dagoen Out of Control. Reports on the Atomic Bomb sortu duen prozesu artistikoaren inguruan hausnartzen du, BBVA Fundazioaren enkarguz egindako filma. Bere gogoeten artean, diskurtso narratiboa nola eraikitzen duen jartzen du arreta, artxiboko materialen erabileratik abiatuta, bai eta bere proposamenak agerian uzten dituen entsegu nuklearren ondorio latzetan ere.

Data:

2024-02-08 2024-12-31

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Webgunea. Multimedia proiektua

Norentzat:

Arrunta

  • Digitalak & Multimedia

 

Entzun hemen
Canal Sonoro
Beatriz Caravaggiorekin elkarrizketa
192 KBPS 44 KHZ Stereo
Out of Control. Reports on the Atomic Bomb proiektuari buruz

BBVA Fundazioak eta Arte Ederren Bilboko Museoak bideoartean sortzeko batera duten programaren esparruan, Out of Control. Reports on the Atomic Bomb aurkeztu da, BBVA Fundazioak Beatriz Caravaggiori egindako enkargua. 

Filmaren ildo nagusia desklasifikatutako artxiboak dira, egindako esperimentuak zehatz-mehatz jasotzen baitituzte, baina, horrez gain, eraso nuklear baten aurrean babesteko herritarrei zuzendutako kanpainetako irudiak ere agertzen dira. Out of Control. Reports on the Atomic Bomb lanak aurrez aurre jartzen ditu esperimentu zientifikoen berezko doitasun, sofistikazio eta kontrolaren kontakizun aseptikoa eta lasterketa nuklearraren kontrolik ezaren irudia eta biktimen ahotsak. 

 
Parte-hartzaileak

Beatriz Caravaggio

Oviedon jaio zen eta Ingeles Filologian lizentziatu zen bere hiriko unibertsitatean. Gero, Madrilera joan zen, eta musika eta zinematografia ikasketak egin zituen. Bere jarduera artistiko eta profesionala bideoartean eta ez-fikziozko zineman oinarritu du. Bere lanak bideoinstalazioak, sorkuntzako dokumentalak, fotografia eta net.art hartzen ditu barne. Bere artelanak honako toki hauetan izan dira ikusgai, besteak beste: Arte Ederren Bilboko Museoan; Joan Miró Fundazioan eta Centre de Cultura Contemporània de Barcelonan; Reina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionalean, La Casa Encendidan, Arte Ederren Zirkuluan eta Media Lab Pradon, Madrilen; Museo Patio Herrerianon, Valladoliden; Toledo Museum of Art-en, Ohion, Estatu Batuetan; Banff Centre for Arts and Creativity eta Soundstreams-en, Toronton, Kanadan; Biennale of Electronic Arts Perth-en, Australian; eta Rockport Chamber Music Festivalen, Massachusettsen, AEBetan. Sorkuntzarako hainbat sari eta laguntza jaso ditu, hala nola ICAAren Zinema Produkziorako Laguntza, Madrilgo Matadero Sorkuntza Garaikideko Zentroaren sorkuntzarako laguntza, Minima Jaialdiaren Oscil·lant Saria ¿Por qué mutan las moscas mecanicas? obragatik, eta Net.Art Visual Saria Cartografía de la sospecha lanarengatik.