Jarduerak

Ekainak 16
Josu Okiñena
Pianoa
Josu Okiñena, piano-jotzaile ospetsua, bi hamarkada baino gehiago daramatza musika klasikoan, baita kultur ondarearekin eta ikerketa artistikoarekin lotutako kultur proiektuetan ere.
Bere notek tempo emozionala bezain bizia markatzen dute.
Data:
2023-06-16
Ordua:
20:00etan
Prezioa:
Lagunak: 7 € Orokorra: 10€
Lekua:
Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo Plaza, 2.
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Lagunentzat lehentasunezkoa: maiatzaren 21era arte Publiko orokorra: maiatzaren 22tik aurreraEman izena hemen
Plaza-kopurua:
Edukiera mugatua (60 leku)
- Musika
Aita Donostia (1886 – 1956)
Andante doloroso
Oñazez
Eztei taldea
Emiliana de Zubeldia (1988-1987) Esquisses d´une après-midi basque
Vers le bois
La petite fleur solitaire
Sous le vieux roble
F. Liszt (1811-1886) Balada nº 2
Maurice Ravel (1875 – 1937) La valse

Josu Okiñena
Josu Okiñenak ikerkuntzara eta interpretaziora bideratzen du bere jarduera profesionala, diziplina arteko ikuspegi batetik egindako jarduera zientifiko gisa. Valladolideko Unibertsitatean doktore, Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan piano eta ganbera-musikako lehen saria lortu ondoren, Félix Lavillarekin ikasi zuen, eta karrera amaierako ohorezko saria irabazi zuen Madrilgo Musika Kontserbatorioan eta Andrés Segovia eta José Miguel Ruiz Morales Saria espainiar musikaren interpretazioan, Santiagon. Gaur egun, Musikeneko irakasle lana interpretazioarekin uztartzen du, eta, aldi berean, hainbat kultur egitasmotan murgilduta dago, hala nola, Xuxurlak izeneko diziplina anitzeko proiektuan. Horien artean dago Sony Classical taldeak 2018an argitaratutako lehen diskoa, euskal kultur ondarea berreskuratzeko asmoarekin.