Jarduerak
Abenduak 6
Ignacio Arakistain eta Claudia Alduncin
(Klarinetea + pianoa)
Data:
2024-12-06
Ordua:
20:00etan
Prezioa:
• Museoaren Lagunak: 7 €• Orokorra: 10 €
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa, Museo plaza 2
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak hemen eta museoko leihatilan
Plaza-kopurua:
Mugatua
- Musika
Ignacio Arakistainek (pianoa) eta Claudia Alduncinek (klarinetea) eratutako bikotearen errepertorioan hiru espiritu mota ezagutuko ditugu hiru konpositore handiren eskutik: Alemaniako erromantizismoa (Robert Schumman), XX. mende hasierako Frantziako modernitatea (Frances Poulenc) eta jazz-aurreko nolabaiteko abangoardia (Joseph Horovitz).
- Sonate pour Clarinette et Piano FP 184……… F. Poulenc
- Allegro tristamente (Allegretto – Très calme – Tempo allegretto)
- Romanza (Très calme)
- Allegro con Fuoco (Très animé)
- Drei Fantasiestücke Op. 73……… R. Schumann
- Zart und mit Ausdruck
- Lebhaft leicht
- Rasch und mit Feuer
- Sonatina for Clarinet and Piano……… J. Horovitz
- Allegro calmato
- Lento, quasi andante
- Con brio
Ignacio Arakistain
Proiektu kulturaletan etengabe hartu du parte eta bere konposizioekin 2019an egindako Galerak diskoa nabarmentzen da. Ganbera-musikaren alorrean Peio Irigoyen txistulariarekin eta Garazi Navas akordeoi-jolearekin egindako lanak azpimarratu beharra dago. Era berean, 2022ko urtarrilean Donostiako Orfeoia-Musikene VI. Saria eman zioten, Valentin Larrea (1876-1970) konpositoreari buruz egindako lanagatik. Masterra bukatu berri du Vienako Musika eta Arte Dramatikoaren Unibertsitatean, Pier Damiano Peretti, Anna Scholl eta Johannes Zeinler irakasleak tutore zituela. Prestakuntza osagarria hastekotan da laster Frantziako Tolosako Conservatoire a Rayonment Régional Xavier Darasse-n.
Claudia Alduncin
Gaur egun Andoaingo Udal Musika Eskolako irakaslea da eta zartzuelako eta ganbera-musikako kontzertuekin uztartzen du lana. Donostiako zentroan ikasten ari zela orkestrarekin eta bandarekin kontzertu interesgarriak emateko aukera izan zuen ganberako musikari gisa, batez ere Akara Trio (biola eta pianoa) eta Jator Haize Quintet taldeekin, eta Donostiako kontzertu-aretoetan jotzeaz gain 2021eko Gabonetan Sevillan ere eman zuten kontzertu bat.