Jarduerak

Ikuspuntuak
Gorputzak VII: Mathieu de Noailles kondesaren erretratua
Miriam Ocariz eta Karmele Jaioren ikuspuntutik
Miriam Ocarizek hitz egiten dio, eta haren hitzek gaurkotasuna ematen diote, orainera ekartzen dute. Karmele Jaio margolariaren begiradan jartzen da, eta ondorioztatzen du irudi arriskutsua dela, haren liburuengatik, diruagatik, ez duelako inolako begiradarik behar existitzeko.
Data:
2000-01-05
Ordua:
Iraunkorra. Proiektu digitala
Lekua:
Webgunea
Norentzat:
Arrunta
- Zinema eta bideoa
- Digitalak & Multimedia
Zuzendaria: Tamara García Iglesias
Koordinatzaileak: Maria Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Bilboko Arte Ederren Museoa
Ahotsa: Marga Altolaguirre
Soinua eta konposizioa: Inés Almirón
Kolorea: Maialen Sarasua Oliden
Gonbidatuak: Miriam Ocariz (sortzailea) Karmele Jaio (idazlea)
Iraupena: 4' 45''
Mathieu de Noailles kondesaren erretratua
Ignacio Zuloaga
Kondesa lehen mailan agertzen da, diban batean etzanda; urte horretan han hartzen zituen bere gonbidatuak, osasun arazoak baitzituen, eta eten egiten zituen bere irakurraldiak. Jarrera allongée horretan, argiztapen indartsu batek nabarmentzen du emakumea; haren soinekoa, berriz, arrosa-malba eta laranja koloreko gasez eta tulez egina, dibaneko satin berdearen kontraste kromatikoaren bitartez dago nabarmendua. Burua indartsu du, tente, eta ile ilunak marko batean bezala sartuta; ileak, ezpainek, begiradak eta ekialdeko hazpegiek indartu egiten dute kondesaren sentsualitate espresiboa eta intelektuala, eta, horrekin guztiarekin, sakontasun psikologikoa.
