Gorputzak VI: Femme nue lisant (Emakumea biluzik irakurtzen) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ikuspuntuak

Gorputzak VI: Femme nue lisant (Emakumea biluzik irakurtzen)

Higi Vandis eta Soraya Garcíaren ikuspuntutik

Higi Vandisek zapata labur fetitxistatik beretik miatzen du gorputza, eta jabetzen da ez dagoela biluzik, nahiz eta izenburuak hala esan. Soraya Garcíak ikusten ez den horretan jartzen du arreta, hain zuzen ere, hainbat orduz, geldirik, otzan, margolariaren aurrean dagoen eta altxatzen denean lehen aldiz bere burua ikusten duen emakumearen sentimenduan.

Data:

2000-01-07

Ordua:

Iraunkorra. Proiektu digitala

Lekua:

Webgunea

Norentzat:

Arrunta

  • Zinema eta bideoa
  • Digitalak & Multimedia

 

Ikusi hemen
Kredituak

Zuzendaria: Tamara García Iglesias
Koordinatzaileak: Maria Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Bilboko Arte Ederren Museoa
Ahotsa: Marga Altolaguirre
Soinua eta konposizioa: Inés Almirón
Kolorea: Maialen Sarasua Oliden
Gonbidatuak: Higi Vandis (ilustratzailea) Soraya García (arte-modeloa)

Iraupena: 4′ 45”

Artelanari buruz

Femme nue lisant (Emakumea biluzik irakurtzen)

Robert Delaunay

Barrualdean, emakume biluzia dago aulkian eserita, eta arropa dago aulkitik zintzilik. Emakumea ispiluan islatzen da, eta liburua irakurtzen ari da, zamauz estalitako mahaian inklinatuta. Bestalde, Europako pinturan gai klasikoa zen biluzia eraldatu egiten da, kolorea dinamikotasunez erabiltzen hastean. Modeloaren forma biribilak margolanaren jatorria gogora dakarkiguten erritmo geometriko uhinduetan antolatzen dira. Jatorri hori Rubensen Diana eta Kalisto (1671) da.

Ikusi artelanaren fitxa >