Gorputzak V: Jan-edan umoretsua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ikuspuntuak

Gorputzak V: Jan-edan umoretsua

Laura Sam eta Aizpea Oihanederren ikuspuntutik

Laura Samek itxuraz orain iratzarri den mundu bati buruz hitz egiteko eskatzen digu. Aizpea Oihanederrek aurpegietan jartzen du arreta, eta oturuntzara gonbidatutakoen tristura eta pobreziari buruz hitz egiten du.

Data:

2000-01-05

Ordua:

Iraunkorra. Proiektu digitala

Lekua:

Webgunea

Norentzat:

Arrunta

  • Zinema eta bideoa
  • Digitalak & Multimedia

 

Ikusi hemen
Kredituak

Zuzendaria: Tamara García Iglesias
Koordinatzaileak: Maria Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Bilboko Arte Ederren Museoa
Ahotsa: Marga Altolaguirre
Soinua eta konposizioa: Inés Almirón
Kolorea: Maialen Sarasua Oliden
Gonbidatuak: Laura Sam (spoken word, artista) Aizpea Oihaneder (sukaldaria)

Iraupena: 4′ 46”

Artelanari buruz

Jan-edan umoretsua

Jan Mandijn

Jan-edan umoretsu honek nekazarien ezkontza bat erakusten du, kutsu satirikoarekin baina izaera moralizatzailearekin. Tradizioz, «nekazari» eta «ergel» sinonimoak ziren, eta oso ohikoa zen ezjakintzat hartzen zen orori aplikatzea. Gizarte maila gorenei zuzendua, nekazarien jokabide gaitzesgarriak erakusten ditu, atsegin hartzeko eta erakusteko helburu bikoitzarekin.

Ikusi artelanaren fitxa >