Jarduerak

Ikuspuntuak
Gorputzak IV: Amatasuna
Trinidad Jiménez eta Elsa Fuente Do-Rosarioren ikuspuntutik
Trinidad Jiménezek emakumearen aurpegiaren tristuran eta haurraren itxurazko utzikerian jartzen du arreta. Elsa Fuente do-Rosario modu zakarrean etendako nerabezaroaz mintzatzen zaigu. Emakumea, gela aberats batean dagoen objektu etzana izanik, seme eder eta gozoari eusteko erabilia da.
Data:
2000-01-04
Ordua:
Iraunkorra. Proiektu digitala
Lekua:
Webgunea
Norentzat:
Arrunta
- Zinema eta bideoa
- Digitalak & Multimedia
Zuzendaria: Tamara García Iglesias
Koordinatzaileak: Maria Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Bilboko Arte Ederren Museoa
Ahotsa: Marga Altolaguirre
Soinua: Inés Almirón
Komposizioa: Gabi Yaya
Kolorea: Sarasua Oliden
Gonbidatuak: Blanca Arrieta (koreografoa eta performance egilea), Tania de Sousa (kantaria)
Iraupena: 5' 26''
Amatasuna
Ángel Larroque
Thonnet estiloko sofa batean etzanda, gorputz osoa estaltzen dion soineko gorri batez jantzitako emakume batek kuxin zuri handi batean bermatzen ditu bizkarra eta burua. Gorputzaren gainean haur bat du, lotu gabe dagoen jaka txuri batez jantzita, besterik gabe. Esna dago, begi beltzak erabat irekita ditu, eta ikusleari begira dago, zuzeneko komunikazioa edukitzeko zain. Haurra, aldiz, lo dago, gorputza makalduta du, eta bere biluztasuna erakusten du, naturaltasun xaloaz.
