Gorputzak II: Europaren bahiketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ikuspuntuak

Gorputzak II: Europaren bahiketa

Norma Vázquez eta Isabel Hergueraren ikuspuntutik

Isabel Herguerak esaten du berak ezin duela burutik kendu zer etorkizun izango duen dontzeilak, nahiz eta margolana ederra izan. Norma Vázquezek Europaren gorputzari buruz hitz egiten digu, eta bere garaiko edertasuna irudikatzen duela aipatzen du; baina ondorioztatzen du, halaber, emakume triste baten aurrean gaudela, ez emakume eder baten aurrean.

Data:

2000-01-02

Ordua:

Iraunkorra. Proiektu digitala

Lekua:

Webgunea

Norentzat:

Arrunta

  • Zinema eta bideoa
  • Digitalak & Multimedia

 

Ikusi hemen
Kredituak

Zuzendaria: Tamara García Iglesias
Koordinatzaileak: Maria Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Bilboko Arte Ederren Museoa
Ahotsa: Marga Altolaguirre
Soinua: Xabier Erkizia
Komposizioa: Pablo Denegri
Kolorea: Maialen Sarasua Oliden
Gonbidatuak: Norma Vázquez (psikologoa eta aktibista feminista), Isabel Herguera (zinemagilea)

Duración: 5' 47''

Artelanari buruz

Europaren bahiketa

Martín de Vos

Margolan honetan, Europa printzesa feniziarraren istorioa kontatzen zaigu, jainkoen subirano Jupiterrek zezen baten itxura hartu eta bahitu zuenekoa. Garaipen-bidaia legez agertzen zaigu istorioa: puttiak jira-biraka dabiltza hegan, Jupiterren arrakasta ospatuz; printzesak, berriz, baretasun antzeko bat islatzen du. Neskatoaren jarrera deserosoak, ordea, bahiketa basati baten lekuko garela gogorarazten digu; zezenak ikusleari zuzenduriko begirada sendoak susmo hori argitu besterik ez du egiten.

Ikusi artelanaren fitxa >