Gorka Hermosa + Edurne Zabalo (Xarma Duet) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ekainak 21

Gorka Hermosa + Edurne Zabalo (Xarma Duet)

Akordeoia eta klarinetea

Data:

2024-06-21

Ordua:

20:00

Prezioa:

Lagunak: 7 € Orokorra: 10 €

Lekua:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseoa Plaza 2

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Lortu zure sarrera

Plaza-kopurua:

Mugatuta

  • Musika

Akordeoia duintzeko ahalegina aitortzen duen ibilbide bat badago, hori Gorka Hermosa musikari eta konpositorearena da. Hain zuzen ere, Edurne Zabalo klarinete jotzailearekin izandako elkarrizketa horretan, bi instrumentuen fintasun grinatsua nabarmentzen da, neotangotik hurbil dagoen soinu-atmosfera sortuz.

Errepertorioa
  • Mater Noster
  • Itsas Alboka
  • Peace Dream
  • Meditatio
  • Sua
  • Aurresku
  • Fasio
  • Brehme
  • Alabei
  • Anantango
Parte-hartzaileak

Gorka Hermosa + Edurne Zabalo (Xarma Duet)

Edurne Zabalo klarinete jotzaileak eta Gorka Hermosa akordeoi jotzaileak osatutako bikote honek musika elkarrizketa hau goraipatzen duen sonoritate delikatu eta grinatsurako idatzitako konposizioak interpretatzen ditu. Izan ere, Gorka Hermosaren (interpretea, konpositorea, ikertzailea, pedagogoa…) ibilbide polifazetikoan izendatzaile komun bat badago, akordeoiaren duintasunarekin duen konpromisoa da. Javier Ramos, Thierry Paillet eta Friedrich Lipsekin ikasi zuen, Gasteizko Kontserbatorioan akordeoiko goi mailako ikasketak Ohorezko Sariarekin amaitu zituen eta estatuko eta nazioarteko hainbat lehiaketatan 1. saria lortu zuen. Bere sorkuntzekin, konposizioko CIA IMC-UNESCO bezalako sariak jaso ditu. 

Bestalde, Edurne Zabalok sentsibilitate musikala eta bere jarduera pedagogikoa uztartzen ditu, eta horrek bere estilo eta teknika musikala bustitzen du. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Pablo Sarasate Orkestra Sinfonikoarekin kolaboratu du. Ganbera Musikan hainbat taldetan parte hartu eta kolaboratu du. “Sotto Voce” Orkestra Lirikoko kide ere izan da, eta opera eta zarzuela ekoizpen desberdinak egin ditu harekin.