Jarduerak

Euskadiko Filmategia
Gauean
Charles Vanel, 1929
Data:
2023-04-22
Ordua:
19:00
Prezioa:
• Orokorra: 7 € • Museoaren Lagunak: 4 €• 25 urtetik beherakoak: Doan
Programa:
Lekua:
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU Avda. Abandoribarra etorb., 3, Bilbao
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Sarrerak webgune honetan eta museoko lehiatilan bakarrik
Plaza-kopurua:
250 pertsonak
- Zinema eta bideoa
Gauean
(Dans la nuit)
Frantzia | 1929 | 75′
Zuzendaritza: Charles Vanel
Ekoizpena: Les Films Fernand Weill
Gidoia: Charles Vanel
Argazkia: Georges Asselin
Aktoreak: Charles Vanel, Sandra Milovanoff
Sinopsia
Ezkondu ondoren, ezkonbizitza zoriontsua da filmeko meatzari protagonistaren bizitzaren ardatza. Dena ondo doa, harik eta egun batean meategian leherketa bat gertatzen den arte. Leherketaren ondorioz, aurpegia erabat desitxuratua gelditzen zaio, eta, hala, protagonistak maskara bat erabili beharko du bere itxuragabetasuna ezkutatzeko. Istripuarekin desagertu da zoriona ere.
Obrari buruz
Lyonetik oso gertu filmatu zen, zinematografoa han jaio ondoren. Lumièretarrekin jaio eta Vanelekin amaituko zen frantses zinema mutua, eta mututasun zinematografiko horren azken une gorena eta orain arte ahaztua da film hau. Bertrand Tavernierek esan zuenez: “Poesía zinematografikoa… Vanel filmegile moderno erabatekoa da eta haren filma autore-zinema da”.