Jarduerak

Euskadiko Filmategia
Gasolioa
Gilles Grangier, 1955
Data:
2023-06-03
Ordua:
19:00
Prezioa:
• Orokorra: 3,5 € • Museoaren Lagunak: 2 €• 25 urtetik beherakoak: Doan
Programa:
Lekua:
Bizkaia Aretoa-UPV/EHU Avda. Abandoribarra etorb., 3, Bilbo
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Sarrerak webgune honetan eta museoko lehiatilan bakarrikSarrerak erosi
Plaza-kopurua:
250 pertsonak
- Zinema eta bideoa
Gasolioa
(Gas-oil)
Frantzia | 1955 | 92′
Zuzendaritza: Gilles Grangier
Ekoizpena: Intermondia Films
Gidoia: Michel Audiard (Georges Bayleren eleberrian oinarrituta)
Argazkia: Pierre Montazel
Musika: Henri Crolla
Aktoreak: Jean Gabin, Jeanne Moreau, Gaby Basset, Simone Berthier, Charles Bouillaud, Marcel Bozzuffi, Robert Dalban, Albert Dinan, Gilbert Edard
Sinopsia
Gaua andregaiarekin igaro ondoren, kamioilari batek ustekabean harrapatu du errepidean etzanda zegoen gizon bat. Lehentxeago, hurbileko herri batean, gaizkile batzuek lapurreta bat egin, eta harrapakin handi batekin ihes egiten dute, baina harrapakina desagertu egingo da istripuaren ondoren.
Obrari buruz
Grangier 50eko hamarkadako frantses zinemako izen handietako bat da, kritikaren zati batek gutxietsia. Lumière Zinemaldiak atzerabegirako bat eskaini zion 2021ean, film honetan Jean Gabin eta Jeanne Moreau aktoreen eta Michel Audiard elkarrizketagilearen talentua elkartzen jakin zuen filmegileari zor zaiona aitortzeko.
