Ezust Duo - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ekainak 2

Ezust Duo

Elkarrizketa polifonikoak

Ignacio Arakistainek (pianoa) eta Garazi Navasek (akordeoia) irekiko dute kontzertu-zikloa.

Data:

2023-06-02

Ordua:

20:00etan

Prezioa:

Lagunak: 7 € Orokorra: 10€

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Lagunentzat lehentasunezkoa: maiatzaren 21era arte Publiko orokorra: maiatzaren 22tik aurrera

Plaza-kopurua:

Edukiera mugatua (60 leku)

  • Musika

Ezust Duok iragana eta oraina aurrez aurre jartzen ditu, Solerren barroko eta klasizismoaren arteko klabezinerako musikarekin eta Piazzolla eta Gallianoren tango eta jazzarekin. Denak arrazoi batengatik lotuak, izan ere, Piazzollaren obran Solerren garaiko musikaren eragina agerian dago eta Gallianoren musikan, berriz, Piazzollaren eragina. Hirurak ezaugarri komun batekin: freskotasuna. Sentsibilitate handiko musika bizia, kontrastez betetako gure munduaren kultura-aberastasuna fintasun eta dotoretasunez islatzen duena.

Programa

Concerto nº 2 en La menor, R. 463, A. Soler (Olot, 1729 – San Lorenzo de El Escorial, 1783)

I Andante
II Allegro
III Tempo de minué

Concerto nº 3 en Sol Mayor, R. 463, A. Soler

I Andantino
II Minué

Estaciones porteñas, A. Piazzolla (Mar del Plata, 1921 – Buenos Aires, 1992)

Verano porteño (1965)
Otoño porteño (1969)
Invierno porteño (1970)
Primavera porteña (1970)

Opale Concerto (1994), R. Galliano (Cannes, 1950)

II Moderato malinconico
III Allegro enérgico

Parte-hartzaileak

Ezust Duo

Ezust Duoa fusio-proiektu bat da, bi instrumentu polifonikoren arteko uztartzea, biak tekladunak baina historia eta tradizio oso ezberdinekoak, batak bestea erakarri eta aldi berean elkar aldaratzen duten bi polo. Taldeak lau urteko ibilbidea du Musikenen (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika-Ikastegian) sortu zenetik eta tarte honetan euskal geografian zehar hainbat ziklotan jo izan du, bere izenak adierazten duen bezala publikoaren artean ustekabeko ezustea eraginez. Bere kideak bakarkako ibilbide oparodun euskal musikari gazteak dira, estilo desberdinetako hainbat proiektutan murgilduta daudenak, haien baitan errekonozimendu ezberdinak izanda.