Euskal Barrokensemble - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ekainak 9

Euskal Barrokensemble

Dances & Fantasies

Miren Zeberiok (biolin barrokoa eta rabela), Daniel Garayk (perkusioak) eta Enrike Solinísek (gitarrak eta lauteak) osatutako taldeak estilo barrokoaren sonoritate nahastezina berrinterpretazio garaikide berezi batetik aztertzen du.

Data:

2023-06-09

Ordua:

20:00etan

Prezioa:

Lagunak: 7 € Orokorra: 10€

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Lagunentzat lehentasunezkoa: maiatzaren 21era arte Publiko orokorra: maiatzaren 22tik aurrera

Plaza-kopurua:

Edukiera mugatua (60 leku)

  • Musika

Proposamen hau Errenazimenduko eta Barrokoko Europako musikaren ingurukoa da. XV. eta XVII. mendeen bitartean ez zegoen hautsita kultua eta herrikoia lotzen zituen zilbor-hestea: eta bassi ostinati ugari daude, Errenazimentuko eta Barrokoko konpositore kultu guztiek (baita Bachek ere!) inprobisaziorako erabili zituzten eredu horiek, eta, gaur egun, bluesaren, kaleko musikaren kontua dela iruditzen zaigu; garai bateko musika –gaur egun, kasu batzuetan, tradizional bihurtuak– herrikoi eta kultuaren arteko markatutako muga oso fina eta lausoa dela erakutsiz.

Izan ere, Errenazimentuan eta Barrokoan ez zegoen klasikorik, eta kaleetatiko eta jauregietarako erritmoen fluxua etengabea zen: alemandak, pabanak, korrenteak, sarabandak eta gigak suite frantsesean, baina baita asakarak, marionak eta fandangoak ere Espainian, caponak eta passacagliak Italian… Afrikatik Amerikara eta handik Europara igarotzen ziren itsasontzietako dantzak– esklaboen mundutik eratorriak askotan–, klase boteretsuek mespretxu eta erakarpenez –baita inbidia apur batez ere– behatutako giro horietakoak.

Programa

Errenazimentuko Italiako dantzak
Pavana del Re (Mss.Venecia. Ezezaguna, XVI th.)
Galliarda la Traditora
 Saltarello

Europa ekialdeko dantza barrokoak
Bestenigar- Raiko  (Mss. D. Cantemir, XVII th.)
Makam-I Hüseyni (Sakil-I Aga Riza XVIIth)
Buselik Asirani (Mss. D. Cantemir, XVII th.)

Elizabethan Music
Lacrimae Pavan John Dowland (1563-1626)
The King of Denmark Galliard John Dowland (1563-1626)
Pavan Osborn Manuscript, XVI th.
Hornipe Henry Purcell (1659-1695)
Ground after Scotch Humour  N. Matteis (1670-1714)

Espainia eta Portugaleko dantzak eta bariazioak
Marionas-Chacona (G. Sanz1640-1710) / N.Matteis (1670-1714)
Sonata J. Pérez de Albéniz (XVIII th.)
Fandango eta Porrue (Tradizionala)
    
Alemaniako musikak
Paduan V (Johann Hermann Schein (1586-1630)
Courant Dolorosa IX

Luis XIII.a erregearentzako musikak
Pavana (P. Attaignant (1494-1552)
Quatre Branles les Fagots (P. Phalèse (c.1510-1574)

Antzinako Europako musikak
Lady Carey´s Dompe (Anonimous, XVI th.)
Rondeau z 570 (Henry Purcell (1659-1695)
Bourrée d’Avignonez (Philidor l’Aisné (c. 1690)
Canarios (G. Sanz 1640-1710)

Parte-hartzaileak

Euskal Barrokensemble

Euskal Barrokensemblek modu guztiz pertsonalean lortu du musikaren nazioarteko panoraman leku bat. Colores del Sur -Glossa 2013-, Euskel Antiqva -Alia Vox 2015- diskoek musikaren sustraiak arakatzen eta miatzen dituzte, sakonean miatu ere. Proiektu berritzaileak aurkezten dituzte, oso garai desberdinetako musikaren inprobisazioari eta birsorkuntzari ikuspegi pertsonaletik leku nabarmena emanez: El Amor Brujo (Lia Vox, 2017) lanean, Manuel de Falla eta Joaquín Rodrigo autore klasikoen berrinterpretazioak proposatzen dituzte, haien “esentzia” esploratuz. 2019ko ekainean, Juan Sebastian Elkano (Alia Vox) lan diskografikoa aurkeztuko dute CD-liburu euskarrian, munduari emandako lehen bueltaren 500. urteurrenean. 2022an Enrike Solinisek Ars Lachrimae (Alia Vox) izeneko bere lehen laute hutsezko diskoa kaleratu zuen. Horretan, sotil bezain erakargarria den instrumentuaren errepertorioan Froberger, Buxetude eta Bachen obrak esploratu ditu.