Ellas VI: Bego Antón Rosa Bonheurekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ikuspuntuak

Ellas VI: Bego Antón Rosa Bonheurekin

Sarrioa etzanda, 1890-1899

Antonek Bonheurren sarrioaren begi kristalinora eramaten gaitu, animalia baten begirada gizatiar bihurtzen duen begi horretara, eta horretan aurkitzen du berarentzat erreferentziek funtzionatzen duten moduari eta animalien munduarekin duen harreman pertsonalari buruz hitz egiteko arrazoia.

Hizkuntza:

Castellano / Euskara / English

Lekua:

Proiektu digitala. Museoaren webgunea eta YouTubeko kanala

Norentzat:

Arrunta

  • Zinema eta bideoa
  • Digitalak & Multimedia

 

Ikusi hemen
Kredituak

Proiektuaren koordinazioa eta zuzendaritza: Mª Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Arte Ederren Bilboko Museoa
Zuzendaritza artistikoa eta muntaketa: Tamara García Iglesias
Muntaketa teknikoa eta kolorea: Maialen Sarasua Oliden y Olaia Nogales
Kamera: Alain García
Zuzeneko soinua: Iñigo Azkue
Azpitituluak eta transkripzioak: Paula Gómez y Júlia Gaitano Mendizabal
Artistak: Bego Antón

Iraupena: 10′ 56”

Gonbidatuari buruz

Bego Antón (Bilbao, 1983)

Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta argazkigintza dokumentalean espezializatu zen Bartzelonan. 2014an World Press Photoko Joop Swart Masterclasserako hautatu zuten. Bere argazki lanek naturarekin dugun jokabidea eta harremana islatzen dute batez ere. Besteak beste, NYT, National Geographic, Le Monde, CNN Photos eta The British Journal of Photographyn argitaratu ditu bere argazkiak. Espainian, New Yorken, Washingtonen, Suitzan eta Alemanian egin ditu erakusketak.

Artelanari buruz

Sarrioa etzanda

Rosa Bonheur

Sarrio etzana, animalienganako maitasuna eta ulermena islatzen ditu. Bere garaian animalien gaia erabiltzen zuten margolari gehienek ez bezala, haiek ikuspegi kostunbristatik begiratuta, pintoreskoarekin lotuta, egiten baitzituzten irudikapenak, Bonheur-ek ez zien inoiz gaiei garrantzia kendu. Koadroan ikus daitekeen bezala, protagonismo osoa du animaliak, edozein ekintzaren edo giza presentziaren gainetik: inguruan kolore argiak dituela, bazken kolore berdea nabarmenduz, errealismo handiz irudikatua dago sarrioa.

Ikusi artelanaren fitxa >