Ellas. M8ko berezia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Soinu kanala. Bilbao Museoaren podcastak

Ellas. M8ko berezia

Tamara García zinegilea solasean arituko da Estibaliz Sádaba eta Maider Aldasoro artistekin

Museoak bat egingo du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, eta aitortza egingo die zenbait emakumezko artistari, Tamara García Iglesias zinegileak zuzendutako Ikuspuntuak. Ellas ikus-entzunezko ekimenaren bidez. Proiektu horren ildotik, eta M8aren esparruan, museoak hausnarketa eta solaserako eremuak zabaltzen jarraituko du, formatu berri batez: podcasta. Lehen atal honetan, Tamara García Iglesiasek Estibaliz Sádaba eta Maider Aldasoro artistekin hitz egingo du, haien lanaz eta ibilbideez, feminismotik birpentsatuta.

Data:

2023-03-08

Hizkuntza:

Gaztelera

Lekua:

Webgunea. Multimedia proiektua

Norentzat:

Arrunta

  • Digitalak & Multimedia

 

Entzun hemen
Soinu Kanala
Tamara García zinegilea solasean arituko da Estibaliz Sádaba eta Maider Aldasoro artistekin
192 KBPS 44 KHZ Stereo

 

Gonbidatuei buruz

Tamara García Iglesias (Lasarte, Gipuzkoa, 1978)

Komisarioa, zinegilea eta ekoizlea, Argentina eta Euskadi artean egin du lan. Euskal Herriko Unibertsitatean Antropologia eta Buenos Airesen Zinema-zuzendaritza ikasi ondoren, bere burua trebatzen jarraitu zuen, modu autodidaktan eta hiru urtez, Donostiako Arteleku arte-zentroan. Bost urtez, Aguilar de Campooko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria izan zen, eta, beste lautan jardun zuen Artelekurekin lotura duen MAPA kolektiboan programatzaile. Azken hamarkadan, zenbait komisario-lan egin ditu: “Imágenes Secuenciadas” (Artegunea Kutxa Fundazioa, Donostia, 2021), “Marcar. Signar. Notar” (Cibrián galeria, Donostia, 2020), “Mitominas. Narcisa Hirsch” (Recoleta Kultur Zentroa, Buenos Aires, 2016), “Mujeres sin Ley” (Buenos Aireseko Arte Garaikideko Museoa, 2016), “This is Just To Say” (MACBA, Buenos Aires, 2014-2016). Aldi berean, honako film hauek ekoitzi ditu: Reescritura (2020-2022), O Gemer (2019-2021), Euria ari du aspaldi ez bezala (2019), eta La Piba de Oro (2020-2021). Halaber, honako film hauek zuzendu ditu: El cuerpo de la mujer sin sombra (2019-2020), Alicia D´Amico argentinar artistari buruzko pelikula esperimentala; Ferreyra, a Film Concrete film laburra (Xabier Erkiziarekin batera, 2021), Beatriz Ferreyra artista frantziar-argentinarrari buruzkoa; Paraíso, cerca (2021) fikziozko filma; eta aspaldiago, 2010ean, TVE-2rentzako bi dokumental-sail, Mover Montañas eta La Luz y el Misterio de las Catedrales.

Estibaliz Sádaba (Bilbo, Bizkaia, 1963)

Artista eta Arte eta Ikerketa doktorea UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean. 1994an Erreakzioa-Reacción elkartearen sortzaileetako bat izan zen, artearen munduan emakumearekin lotura zuten proiektuak aurrera eramateko. Jardun artistikoari dagokionez –pintura, bideoa, performancea–, teoria eta aktibismo feminista bateratzen ditu, eta mintegi, argitalpen eta hitzaldietan islatzen ditu. 2007an, Arte Ederren Bilboko Museoak antolatutako Kiss Kiss Bang Bang erakusketan parte hartu zuen, Emakumeen gorputza askatzeko borroka bideoarekin.

Maider Aldasoro (México, 1992)

Arte Ederretan graduatu zen UPV/EHUn, eta Arte eta Sorkuntzako Ikerketa Masterra egin zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Jantzien diseinua, eskultura, tramankuluen eraikuntza, bideo performancea eta animazioa nahasten ditu. 2018-2020an, Ane Rodriguez Zaiteguirekin batera kolektibo batean parte hartu zuen, arteko, bitartekaritzako eta bestelako proiektuetan, CA2M Madrilen, Donostiako San Telmo Museoan eta Sarean-en (Bilbo) Luzatu Gau Irekian. 2020-2021 bitartean, artista egoiliarra izan zen Azkuna Zentroa/AlhóndigaBilbaon; egonaldia bakarkako erakusketa batekin amaitu zuen. Duela gutxi, BilbaoArteko artista egoiliarra izan da (2021-2022).