Ellas III: Elena Goñi Isabel Baquedanorekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ikuspuntuak

Ellas III: Elena Goñi Isabel Baquedanorekin

Titulorik gabe, c. 1972

Goñirekin batera Baquedanoren margolaneko agertokiak eta pertsonaiak zeharkatuko ditugu. Lan horretan irudi bat barruko pertsonaia baten gainean proiektatzen dela ematen du, orobat Goñiren pertsonaiak ehun baten edo jarrera baten bitartez irudikatutako errealitate ñimiño batean suspentsioan daudela ematen duen bezala.

Hizkuntza:

Castellano / Euskara / English

Lekua:

Proiektu digitala. Museoaren webgunea eta YouTubeko kanala

Norentzat:

Arrunta

  • Zinema eta bideoa
  • Digitalak & Multimedia

 

Ikusi hemen
Kredituak

Proiektuaren koordinazioa eta zuzendaritza: Mª Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Arte Ederren Bilboko Museoa
Zuzendaritza artistikoa eta muntaketa: Tamara García Iglesias
Muntaketa teknikoa eta kolorea: Maialen Sarasua Oliden y Olaia Nogales
Kamera: Alain García
Zuzeneko soinua: Iñigo Azkue
Azpitituluak eta transkripzioak: Paula Gómez y Júlia Gaitano Mendizabal
Artistak: Elena Goñi

Iraupena: 11′ 16”

Gonbidatuari buruz

Elena Goñi (Iruñea, 1968)

Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen lehen ikasketak, eta Juan José Aquerreta eta Isabel Baquedanoren eragina jaso zuen bertan. 1993an Salamancan lortu zuen Arte Ederretako lizentzia, Diseinuko espezialitatean. 1997an egin zuen bakarkako lehen erakusketa. Handik gutxira, Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gazteria Institutuaren pintura saria eskuratu zuen. 2000. urtean ABC Pintura Saria irabazi zuen, eta 2001ean Iruñeko Sanferminetako Zezenaren Feriako kartela egin zuen. Diario de Noticias egunkariko ilustratzaile gisa lan egin du zenbait urtez. Margolari figuratiboa da, eta bere lanetan argazkietatik abiatzen da oro har. Bere konposizioetan gertuko pertsonak, objektuak eta inguruneak islatzen ditu, modu funtsezko eta transzendentean.

Artelanari buruz

Izenbururik gabea – 19/8

Isabel Baquedano

Ikusi artelanaren fitxa >