Jarduerak

Ikuspuntuak
Ellas II: Mabi Revuelta Maria Helena Vieira da Silvarekin
Passage des miroirs (Ispiluen korridorea), 1981
Mabi Revueltak eta Viera da Silvak ibilbide bat egiten dute, eraikitako labirintoetan barrena babesteko eta larritzeko, leku amaigabeak, benetako xake partidak, sortzeko, non paraleloa uste dugunaren sentimendutik askoz hurbilago baitago.
Lekua:
Proiektu digitala. Museoaren webgunea eta YouTubeko kanala
Norentzat:
Arrunta
- Zinema eta bideoa
- Digitalak & Multimedia
Proiektuaren koordinazioa eta zuzendaritza: Mª Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Arte Ederren Bilboko Museoa
Zuzendaritza artistikoa eta muntaketa: Tamara García Iglesias
Muntaketa teknikoa eta kolorea: Maialen Sarasua Oliden y Olaia Nogales
Kamera: Alain García
Zuzeneko soinua: Iñigo Azkue
Azpitituluak eta transkripzioak: Paula Gómez y Júlia Gaitano Mendizabal
Artistak: Mabi Revuelta
Iraupena: 12' 01''

Mabi Revuelta (Bilbao, 1967)
Arte Ederrak ikasi zituen UPV/EHUn. Beka ugariri esker osatu zuen bere prestakuntza, eta, 2002. urteaz geroztik, denboraldi luzeak egiten ditu New Yorken. 2016an Acromática proiektua osatu zuen BBVA Fundazioaren Leonardo Bekari esker. Urte horretan bertan Gure Artea saria irabazi zuen. Dadaismoaren eta surrealismoaren erreferentziak biltzen ditu bere lanak, eta bere bizipenak eremu publikora eramateko asmoa transmititzen du; aldi berean, ikuslearekiko interakzioa bilatzen du.
Passage des miroirs (Ispiluen korridorea)
Maria Helena Vieira da Silva
Margolan zurietan, Ispiluen korridorea lanean gertatzen den bezala, errealitatearen galera- sentsazioa biziagotu egiten da, bai eta irudikatutako mundu hauskorrak igorritako suhartasun poetikoa ere, nahiz eta geometria sorra den. Margolariaren estetikak, beste artista garaikide batzuen estetikak bezala, proposamen espazialistak eta abstrakzio lirikoko proposamenak uztartu nahi izan zituen, zenbait erreferentzia figuratibo erabat utzi gabe.
