El eco pintado - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Liburuaren Egunaren testuinguruan

El eco pintado

Zurbaránen Aurpegi Santua eta ehun eta oihaletako beste irudi metapiktoriko batzuk

Óscar Martínezen "El eco pintado. Cuadros dentro de cuadros, espejos y reflejos en el arte" (Siruela, 2023) liburuaren argitalpena dela eta, liburuaren egilea izango da museoan, Francisco de Zurbaránen Aurpegi Santua lanari eta ehun eta oihaletako beste irudi metapiktorikoei buruzko hitzaldia emateko. Aipatutako liburuan hitz egiten da beren baitan beste irudi batzuk erreproduzitzen dituzten koadro berezi horiei buruz. Marrazkiak, kartelak, urruneko kontinenteen mapak, argazki zaharrak, beste pintura batzuk edo ispilu misteriotsuak dituzten pinturak izaten dira. Margolan horiek, beren markoen mugen barruan beste irudi batzuk sartzen dituztenean, metapintura izenez ezagutzen denaren esparruan sartzen dira eta errealitatearen irudikapen hutsetik haratago doazen galderak planteatzen dituzte.

Data:

2023-04-27

Ordua:

19:30ean

Prezioa:

Doakoa

Hizkuntza:

Doakoa

Lekua:

Bilboko Arte Ederren Museoa. Museo plaza, 2

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

• Adiskideek lehentasuna dute izena emateko: apirilaren 13az geroztik, osteguna
• Sarrera orokorra: apirilaren 17az geroztik, astelehena

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Topaketak

Badago pintura mota berezi bat, zeina ez baiten mugatzen paisaia, erretratu edo eszena erlijioso edo historiko baten zati bat irudikatzera. Margotzeko modalitate horretan, beste irudi batzuk erreproduzitzen dira koadro horien mugen barruan, eta harreman artistiko, sinboliko eta metaforiko ugari ezartzen dira, «metapintura» deritzonaren diskurtsoa izugarri aberasten dutenak. Irudi metapiktoriko horien artean badira beste batzuk are argigarriagoak, hala nola, istorioak bisualki kontatzeko euskarri gisa erabiltzen diren ehunak edo oihalak erreproduzitzen dituztenak.

Kasu berezia da Bilboko Arte Ederren Museoan gordeta dagoen Zurbaránen Aurpegi Santua. Lan horren azterketaren eta iruzkinaren bitartez interes historiko, ikonografiko eta erlijioso handia duten hainbat gai berrikusteko aukera izango da. Edonola ere, lanak ez dira uharte bakartuak eta loturarik gabeak, aitzitik, batzuek besteekin dihardute etengabe elkarrekintzan. Horrek aukera emango digu lotzeko, alde batetik, Zurbaránen pintura eta, bestetik, ehunak eta tapizak protagonista diren errepresentazio metapiktorikoen maisu handien beste lan batzuk, esaterako El Greco edo Velázquezen lanak.

Óscar Martínez (1977)

Arte Ederretan doktorea Valentziako Politeknikoan eta Artearen Historian lizentziatua hiri bereko unibertsitatean. Hamar urte baino gehiago darama artearen historiaren, arkitekturaren, argazkigintzaren eta diseinuaren irakasle gisa lanean. Pintore, marrazkilari eta grabatzaile gisa jardun ondoren (hainbat erakusketa egin zituen bakarka zein taldean Espainian zein atzerrian), 2021ean lehenengo liburua argitaratu zuen, Umbrales. Saiakera narratiboa da, zeinetan hogei ate inguru erdi irekitzen baitituen, bidaia bat proposatzeko ate horien garaiko kulturan, artean, historian, sinbologian eta sekretuetan barrena.