Jarduerak
Abenduak 13
Dúo AriMa: Alberto Mielgo eta Marta Cara
(Saxofoia + pianoa)
Data:
2024-12-13
Ordua:
20:00etan
Prezioa:
• Museoaren Lagunak: 7 €• Orokorra: 10 €
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa, Museo plaza 2
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak hemen eta museoko leihatilan
Plaza-kopurua:
Mugatua
- Musika
Erroak-Raíces proiektu artistikotik abiatuta, Alberto Mielgo eta Marta Carak balioan jartzen dute munduko hainbat tokitako musika tradizionala eta herrikoia. Beste klasiko horiek –herrikoiak– dira kulturan eta gizartean sartzen direnak eta errepertorio atenporal bihurtzen direnak. Haien programan berariaz saxofoi eta pianoarentzat idatzitako partiturak nahiz beste instrumentazio batzuen moldaketak daude.
- 3 euskal preludio …………. Aita Donostia
- Romanian Folk Dances ………B. Bartok
- 3 pieza ……………………………P. d ´Rivera
- Años de soledad ……………… A. Piazzola
- 7 kantu herrikoi ……… M. de Falla
- Homenatge a Lorca ………….. J.A. Amargós
Alberto Mielgok (saxofoia) eta Marta Carak (pianoa) ganbera-musikako hainbat proiektutan ibilbide luzea dute eta Bilboko J.C. Arriaga kontserbatorioan irakasle zirenean sortu zuten AriMa duoa.
Alberto Mielgo
Gaur egun saxofoi-irakaslea da Gasteizko Jesús Guridi kontserbatorioan. HAMAIKASAX – Saxofoi-joleen euskal elkartearen sortzaileetakoa, Euskal Herrian saxofoia sustatzea eta hedatzea du xede eta elkarteak urtero antolatzen dituen ikastaroetako zuzendari artistikoa da.
Marta Cara
Gaur egun Bilboko J.C. Arriaga kontserbatorioko piano-irakaslea da. Bakarrik nahiz ganbera-taldeekin aritzen da hainbat eskenatoki eta hiritan. Malagako Orkestra Sinfoniko Probintzialarekin eta Malagako Orkestra Klasikoarekin jo du, F. de Gálvez edo J. Martín zuzendari zituela.