Diseinu tipografikorako tailerra - Bilboko Arte Ederren Museoaren

WIP 2024

Diseinu tipografikorako tailerra

Proyecto Silla: Arrate, Leyre eta Mora (WIP 2023)

Data:

2024-06-06

Ordua:

12:00 – 14:00

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza 2

Norentzat:

Arrunta

  • Tailerrak

Tailerrean, parte-hartzaileek hainbat baliabide erabiliko dituzte tipografia bat prozesu analogiko bidez sortzeko. Parte-hartzaile bakoitzak letrak nahieran sortzeko aukera izango du, eta, ondoren, behin betiko tipografia osatuko duten glifoak hautatuko ditu. Tailerrean 12 sortzaile egon arren, tipografiak koherentzia bisualari eutsiko dio, baliabide berberekin sortuko baita.

Tailerra amaitu ondoren, glifoak taldean hautatuko dira. Metodologia eta sortze-prozesuaren zati gisa elkarrizketarako gune bat izango da, gau hauei buruz kolektiboki hausnartzeko: Zelan begiratzen diote gazteek museoari? Zelan sustatu daiteke gazteak bertara joatea? Zer gune bultzatu beharko lituzte museoak gazteen interesak eta grinak pizteko?

Bi tailerretan bateratzea egingo da amaieran, itxiera gisa.

 

 

    Izena emateko formularioa


    "Ikaslea" aukeratu baduzu, bete eremu hau ere: