Cuarteto del Pino - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Abenduak 27

Cuarteto del Pino

(Sokak + pianoa)

Data:

2024-12-27

Ordua:

20:00etan

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: 7 €• Orokorra: 10 €

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa, Museo plaza 2

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak hemen eta museoko leihatilan

Plaza-kopurua:

Mugatuta

  • Musika

Cuarteto del Pino laukotean Laura Delgado, Lander Echevarría, Elena Escalza eta Daniel del Pino daude eta zikloari amaiera bikaina emango diote bi autore klasiko handi –Wolfgang Amadeus Mozart eta Johannes Brahms– eta konpositore garaikide handi bat –Gabriel Bussi– konbinatzen dituen errepertorioarekin. Konpositore horiek garai berekoak ez izan arren, entzuleen sentsibilitatea iratzartzeko borondatea dute hirurek.

Errepertorioa
  • Mozart- Laukotea pianoarekin 1 sol minorrean kv 478 
  • Allegro
  • Andante
  • Rondo
  • Gabriel Bussi- Movement, laukotea eta pianoarentzat do minorrean
  • Brahms-Laukotea pianoarekin do minorrean Op 60
  • Allegro non troppo
  • Scherzo
  • Andante 
  • Finale-Allegro cómodo
Parte-hartzaileak

Daniel del Pino


Cita con los Clásicos zikloko zuzendari artistikoa izan da 2010etik 2019ra, eta Sierra Musical jaialdia antolatzen du 2014az geroztik. 2016tik piano irakaslea da goi-mailako graduan eta masterrean, Madrilgo Katarina Gurska musika-irakaskuntzarako goi-mailako zentroan, eta gaur egun piano-irakaslea Texas Tech unibertsitateko (AEB) Eva Browning Artist in-residence delakoan. Ibilbide luze eta mardula du eta gaur egun nazioartean itzalik handiena duen piano-jole espainiarretako bat da.

Laura Delgado

2019az geroztik Bilboko Orkestra Sinfonikoko bigarren biolinen bakarlaria da eta horrez gain ganbera-musikan jarduera handia du Ensemble Praeteritum taldearekin 2014az geroztik eta Soinuaren Bidaia taldearekin 2019tik. Espainia osoan ibiltzen da eta aretorik nagusienetan jo du, hala nola Musikako Auditorio Nazionalean, Santanderko Jaialdien Jauregian, Bilboko Euskalduna Jauregian, etab.

Lander Echevarría

2019an biola-jotzaileen bakarlari plaza lortu zuen Bilboko Orkestra Sinfonikoan; gaur egun Bilbon bertan bizi da eta ganbera-musikan lan handia egiten du, izugarri gustukoa baitu. 2008tik London Symphony Orchestrako kide izan zen 12 urtez eta munduko aretorik garrantzitsuenetan jo du, Valery Gergiev, Simon Rattle, Colin Davis eta John Eliot Gardiner zuzendariekin, besteak beste. Aldi horretan zenbait orkestratako (London Royal Philharmonic, esaterako) biolen ataleko buru izateko gonbidatu izan zuten.

Elena Escalza

Hari Laukoteko eta Errepertorio Orkestraleko irakaslea da Musikenen, Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta Bilboko Orkestra Sinfonikoan aritzen da askotan eta biek antolatzen dituzten ganbera-musikako zikloetan ere bai. Hainbatetan bera bakarrik aritzen da piano-emanaldietan eta ganbera-musikako zenbait taldetan ere badago. Jaialdi garrantzitsuetan hartzen du parte (Granadako Musika eta Dantza Jaialdian edo Musika Hamabostaldian, esaterako) eta areto garrantzitsuetan ere bai, adibidez, Madrilgo Auditorio Nazionalean, Bilboko Elkarte Filarmonikoan, Valentziako Palau de la Músican, Leongo Nazioarteko Musika Jaialdian, etab. Gaur egun Cuarteto del pino eta Schubert hari-laukoteko kidea da.