Burdinazko gurutzea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Klasikoak

Burdinazko gurutzea

Sam Peckinpah, 1977

Data:

2024-05-25

Ordua:

19:00etan

Prezioa:

• Orokorra: 3,5 € • Museoaren Lagunak: 2 €• 25 urtetik beherakoak: Doan

Hizkuntza:

Ingelesa | Azpitituloak: Euskara

Lekua:

Bizkaia Aretoa-UPV/EHUAvda. Abandoribarra etorb., 3, Bilbo

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Sarrerak webgune honetan eta museoko lehiatilan bakarrik

Plaza-kopurua:

420 pertsonak

  • Zinema eta bideoa

Burdinazko gurutzea
(Cross of Iron)

AEB, Alemania | 1977 | 132′

Zuzendaritza: Sam Peckinpah
Ekoizpena: ITC, Rapid Films
Gidoia: Julius J. Epstein, Walter Kelley; James Hamilton (Liburua / Libro: Willi Heinrich)
Argazkia: John Coquillon
Musika: Ernest Gold
Edizioa: Michael Ellis, Tony Lawson
Aktoreak: James Coburn, James Mason, Maximilian Schell, David Warner, Senta Berger

Laburpena

Bigarren Mundu Gerra, sobietar frontea. Alemaniar pelotoi batek sobietar armada boteretsuari aurre egin behar dio. Tartean, pelotoiaren buruzagi den sarjentu errespetatu eta zaildua, eta akademia militarretik atera berri den kapitain hasiberri eta buruarina, zeinaren helburu bakarra loria erdiestea baita.

Iruzkina

Estreinaldiaren ondoren, Orson Wellesek telegrama bat bidali zion Peckinpahri filma goraipatzeko eta gerraren aurka inoiz ikusi zuen lanik onena zela esateko.