Basabi - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ekainak 23

Basabi

Kronos

Iñigo Cotok (biolina), Marina Barredok (biola), Ricardo de Lucasek (kontrabaxua), Alicia Griffiths (arpa) eta Sergio Lamuedrak eta Txomin Dhersek (txalaparta) osatutako taldeak emango diote amaiera kontzertu-zikloari.

Data:

2023-06-23

Ordua:

20:00etan

Prezioa:

Lagunak: 7 € Orokorra: 10€

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Lagunentzat lehentasunezkoa: maiatzaren 21era arte Publiko orokorra: maiatzaren 22tik aurrera

Plaza-kopurua:

Edukiera mugatua (60 leku)

  • Musika

Kronos izeneko proposamen honetan harrizko txalaparta da protagonista, eta haren baliabide guztiak erakusten zaizkigu zinematografian eragina duten konposizio minimalisten bidez, Hans Zimmer edo Philip Glassen antzera.

Gaia hertsiki lotua dago María Mendoza konpositoreak prestakuntzarako aukeratu eta moldatutako obrekin. Izan ere, honela ulertzen du proposamena: “Gure ingurunean gertatzen diren aldaketei buruzko hausnarketa, eta begi hutsez ikusten ez dugunaren azpian dagoena: sostengatzen eta orekatze gaituen parte hori” 

Programa

Clon
Umzug
Sonor-C
Magnolia
La Bella
Violent Shadow
Parsec

Parte-hartzaileak

Basabi

Basabi bost musikariren ezinegonetik sortutako proiektua da, musikari horien espezializazioa diren estiloak beren ohiko testuinguruetatik ateratzea eta estereotipoak baztertzeko helburuarekin. Bi baldintzaren pean sortu zen egitasmoa: musika klasikoa ezagutaraztea eta txalaparta sustatzea. Txalapartaren soinuak hari-instrumentuen sonoritatea diziplina biziago eta organikoago bihurtzen du, eskuragarritasunean eta esperimentazioan ardaztutako ikuskizunak sortuz. Horrela, taldekideen ideologiari erantzuten dion hizkuntza propioa sortu zuen taldeak, muga eta etiketei ihes egitea.