Jarduerak

Aurrez aurre:Jeleton topaketa
BBKateak. Arellano eta Jeletonen obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia
Partaidetzazko hitzaldi honetan, Jesús Arpal Moya (Jesús Jeleton) eta María de los Ángeles Alcántara (Gelen Jeleton) izango dira beraein obren eta Arellanoren lanen arteko harremana argituko dutenak. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.
Data:
2023-11-24
Ordua:
Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan
Prezioa:
"Museoaren Lagunak: dohainikPublikoa oro har: 2 € "
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak hemen eta museoko leihatilan
Plaza-kopurua:
Desberdina saio bakoitzeko
- Topaketak
BBKateak-eko Arellano-Jeleton txandakatzeari buruz
Juan de Arellanoren obra eta Jeleton-ena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?
Kontuak ez dira beti itxuraz diruditen bezala (a rose is not a always a rose), eta, hortaz, Arellanoren akabera finetan loreek duten sinbolismo xaloak kontzientzia politikoa du Jeletonen herbarioan. Vandana Shivaren ekofeminismoa, biopirateriaren mehatxua, Silvia Rivera Cusicanquiren kosmologia indigenista, “lorejaleei” egindako iseka atzerakoia, Hamahiru Arrosen fusilamendua diktadura frankistan… Horiek denak agertzen zaizkigu bineta ederren uzta honetan, “mintza daitezela loreak” agindu irmoarekin batera.

Jeletoni buruz
María Ángeles Alcántara Sánchezek (Murtzia, 1975) eta Jesús Arpal Moyak (Barakaldo, 1972) Bartzelonan sortutako diziplina anitzeko taldea, Euskal Herriko eszena artistiko garaikidean eragin handia izan duena. Jeletonek espiritu kritikoz aztertzen ditu mendebaldeko tradizioaren errepertorio ikonografikoak, literarioak eta artistikoak, genero-identitatea eta beste gai batzuk jorratzeko. Bere lana hainbat proiektutan gauzatu da, eta marrazkia izan dute adierazpen nagusia, baina ez bakarra. Tailer eta proiektu dokumentalak ere egin dituzte, eta esperimentazioa proposatzen dute, umorean, apropiazionismoan eta eztabaidan oinarrituta.