Jarduerak

2023/10/17
Aurrez aurre: Susana Talayerorekin topaketa
BBKateak. Goya eta Susana Talayeroaren obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia
Partaidetzazko hitzaldi honetan, Susana Talayerok bere obraren eta Goyaren arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.
Data:
2023-10-17
Ordua:
Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan
Prezioa:
• Museoaren Lagunak: dohainik • Publikoa oro har: 2 €
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak hemen eta museoko lehiatilan
Plaza-kopurua:
Desberdina saio bakoitzeko
- Topaketak
BBKateak-eko Goya-Talayero txandakatzeari buruz:
Goyak izugarrizko gaitasuna zuen arima agerian uzteko, eta horregatik izan zen artearen historiako erretratugilerik onenetako bat. Bere pertsonaien psikea oharkabeko xehetasun eta keinuetan biltzen du. Batez ere, begietan. Beharrezkoa den beltzaren bitartez iratzarri eta argi-ukitu zehatzez bizitasuna ematen dien begietan. Talayerok, aldiz, bere artista arima erakusten du papier collé honetan, zeinean, berezko kriptografiarekin, begi-saldo bat marrazten duen, metonimia enigmatiko batek bezala antzinako horma batean burrunba egiten duena.

Susana Talayerori buruz:
UPV/EHUn Arte Ederretako Fakultatean ikasi eta gero, Erromara joan eta han bizi izan zen 1986tik 1995era bitartean. Hiriak eta haren testuinguru artistikoak egilearen jardunean eragina izan zuten, zeina margogintzan ardaztua baitago nagusiki.
Jatorri organikoko formez osatutako lurrazpiko paisaia garatu du bere ibilbidean, hibridoaren eta prozesualaren apologia adierazten duen biologiatratatu halako baten bidez. Marrazkigintzarekiko interesa dela eta, poliesterra eta azetatoa erabiltzen hasi zen euskarri moduan, baita enkaustika teknika ere. 2000. urtean bideoa eta instalazioak gehitu zituen bere errepertorio plastikoan, eta 2016an museoak Kronika geldiezina 1987-2016 atzera begirako erakusketa zuen.