Aurrez aurre: Pello Irazurekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2023/01/17

Aurrez aurre: Pello Irazurekin topaketa

BBKateak. Francis Bacon eta Pello Irazuren obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia

Partaidetzazko hitzaldi honetan, Pello Irazuk bere obraren eta Francis Baconen arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.

Data:

2023-01-17

Ordua:

Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: dohainik• Publikoa oro har: 2 €

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak, hemen eta museoko txartel-leihatilan

Plaza-kopurua:

Desberdina saio bakoitzeko

  • Topaketak

BBKateak-eko Bacon-Irazu txandakatzeari buruz:

Pello Irazuren obra eta Francis Baconena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?

Irazuren geometria garbiak, sinplea eta kontrolatua, koadroaren esparrutik jauzi egiten du, esperotako bidimentsionaltasunari iskin egiten dion corner piece moduko bat osatzeko, eta, neurri batean, haren hedapenean sartzen gaitu. Baconek ere

geometria erabiltzen du, oraingoan ispilu handi baten itxurakoa, eta, modu gupidagabean, deformazio izugarria duen irudi bat islatzen du.

Pello Irazuri buruz:

1983an egin zuen lehenengo bakarkako erakusketa, Bilboko Arteder azokan, Bilboko Arte Ederren Fakultatean ikasketak amaitu baino lehenago. 1986an, ARCOn eta ART Colognen artelanak aurkeztu zituen, eta 90eko hamarkadan, ordurako New Yorken bizi zela, lan-ibilbidea erabat finkatuta zeukan. Oteizaren eraginez, joan den mendearen amaieran euskal artearen panorama berritu zuen eskultore multzoko kidea da. Oinordetza horrekin, burdina lantzen hasi zen, tradizio konstruktibistako gorputz geometrikoaren eboluzioa gauzatzearen bila. Hasierako aldi kontzeptual baten ostean, parametro postminimalistetara itzuli zen, eta metalak pixkanaka zurari eta koloreari eman zien bidea.