Aurrez aurre: Pablo Milicuarekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2023/03/14

Aurrez aurre: Pablo Milicuarekin topaketa

BBKateak. Ensor eta Milicuaren obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia

Partaidetzazko hitzaldi honetan, Pablo Milicuak bere obraren eta Ensorren arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.

Data:

2023-03-14

Ordua:

Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: dohainik• Publikoa oro har: 2 €

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza, 2.

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak, hemen eta museoko txartel-leihatilan

Plaza-kopurua:

Desberdina saio bakoitzeko

  • Topaketak

BBKateak-eko Ensor-Milicua txandakatzeari buruz:

Pablo Milicuaren obra eta James Ensorrena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?

“Gauza txikiak”. Milicuak kontatzen duenez, umetan erabaki zuen artista izan nahi zuela, Boschi buruzko liburu bat orriztatzen ari zela; aitona antikuarioak oparitua zion. Eta, egiaz, flandriar margolariaren mundu surrealistak eta objektuekiko eta horien memoriekiko familiako gustuak oihartzun dislokatu bat erdiesten dute bere collage xeheetan eta objets trouvés direlakoez gainpopulaturiko egituretan.

Gauza txikiek obsesionatu zuten Ensor ere; haren familiak souvenirren denda bat izan zuen. Mundu propio bat sortu zuen halakoekin estudio gisa erabiltzen zuen gela nahasian; hala ikusten da garai hartako argazkian, non hemen ikusgai dagoen Ama Birjina eta mundutarra koadroaren ondoan dagoen erretratatuta.

Pablo Milicuari buruz:

Margolaritza ikasi zuen UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean, eta 1985ean lehen banakako erakusketa egin zuen. 1990eko hamarkadaren hasieran, aurkitutako objektuen metaketaren ideia oinarri hartuta ekin zion eskultura lantzeari. Objektu horiek egitura narratibo berrietan berrordenatzen zituen, collagearen eta muntaketaren bidez; haren jardun artistikoan funtsezko bi teknika dira horiek. Aniztasuna eta oparotasuna dira haren lanaren ezaugarri, eta artearen historiarekiko, tradizio surrealistarekiko eta herri-kulturarekiko interes handia agertzen du.