Aurrez aurre: Nadia Barkaterekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2023-05-09

Aurrez aurre: Nadia Barkaterekin topaketa

BBKateak. Alberto eta Barkateren obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia

Partaidetzazko hitzaldi honetan, Nadia Barkatek bere obraren eta Alberto (Sánchezen) arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.

Data:

2023-05-09

Ordua:

Bi saioetan: 12:00etan eta 18:00etan

Prezioa:

Museoaren Lagunentzat: doan Publiko orokorrarentzat: 2€

Hizkuntza:

Gazteleraz

Lekua:

Museo de Bellas Artes de Bilbao. Museo Plaza, 2

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak hemen eta museoko lehiatilan

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Topaketak

Alberto-Barkate BBKateak topaketarik buruz:

Nadia Barkateren obra eta Albertorena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?

Barkateren akuareletako esku begetalek haren baitako filiazio bikoitza azaleratu zuten, baita
Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko zauria ere, pintzelak ur-kolore leunez kauterizatzen duena. Alberto ere dual ageri da, sobietar erbestean eman zituen urteen gouache erraldoian: laborantzako eszenografia bat, zeinaren erdi bat figuratiboa den, emakumezko nekazari deklamatzaileek osatua, eta bestea surreala, abangoardiako enigma eskergen gisan azken paisaia handia betetzen duten formekin; eskultoreak bere hastapeneko Vallecaseko muino hartara itzultzeko baliatzen duen paisaia.

 

 

Nadia Barkateri buruz:

UPV/EHU-ko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, eta 2007an lizentziatu zen. Harrezkero, ikus-entzunezkoen, eskulturaren, musikaren edo diseinu grafikoaren arloetan garatu du bere lana. Baita paperean egindako marrazkiaren bidez ere, zeinak, idazketak bezalaxe, irudiak finkatzeko edo ideia eta kontzeptu narratiboak garatzeko aukera ematen dion. Baliabide teknikoak ondo menderatzen ditu, eta gorputza eta egunerokotasuna irudikatzen ditu bere marrazkietan; prozedura tradizionalak erabiltzen ditu marrazkiak egiteko, hala nola Txinako tinta, ikatz-ziria –batzuetan, hatzekin aplikatzen du– edo akuarela.