Jarduerak
2023/02/28
Aurrez aurre: Mari Puri Herrerorekin topaketa
BBKateak. Iturrino eta Herreroren obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia
Partaidetzazko hitzaldi honetan, Mari Puri Herrerok bere obraren eta Iturrinoren arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.
Data:
2023-02-28
Ordua:
19.00
Prezioa:
• Museoaren Lagunak: dohainik• Publikoa oro har: 2 €
Hizkuntza:
Gaztelania
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza, 2.
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak, hemen eta museoko txartel-leihatilan
Plaza-kopurua:
Desberdina saio bakoitzeko
- Topaketak
BBKateak-eko Iturrino-Herrero txandakatzeari buruz:
Mari Puri Iturrinoren obra eta Francisco Iturrinorena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?
“Beste aldeko argia”. Gubilak, plantxak eta grabatu-paperak aitzakiarik gabeko hurbiltasuna eskatzen dute, nahitaez. Francisco Iturrinok adierazkortasun bereziz birsortzen du bere mundu piktorikoa grabatuan. Haatik, Mari Puri Herrerok figurak, txoriak eta basoak islatzen ditu, eta, errekonozitzen baditugu ere, ezin ditugu azaldu. Hala gertatzen da zenbait ametsetan edo umetako ipuinetan; zati batzuk ilun uzten dituzte, eta beste batzuk, aldiz, zurian, gaua iristean dirdira egiten duen oihal hori legez.
Artista biek jaso zuten prestakuntza Europa iparraldean, eta sinbolismoaren eragina ere izan zuten. Hala ere, hemen, agian, interesgarriagoa da Rembrandten akuaforteen teknikaren eredugarritasuna, zeina Herrerok bere egin zuen konbikzioz, eta museoak 1983an agindu zizkion Iturrinoren grabatuen tiradan aplikatu zuen.
Mari Puri Herrerori buruz:
Lehen hastapen-artistikoak Donostian egin zituen Ascensio Martiarenarekin. Gero, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan trebatu zen marrazkigintzan eta pinturan, Prado Museora aldizka joan zen, eta linoliozko grabatuak eta akuaforteak piztu zuten bere arreta. 1966an Bizkaiko Aldundiaren eta Holandako gobernuaren beka bat lortu zuen Amsterdameko Rijksakademiera joateko. Bertan, pinturarekin jarraitu, eta xilografia eta akuafortearen tekniketan sakondu zuen. Rembrandt, Goya eta Barojaren lan grafikoa ezagutzea erabakigarria izan zen grabatuaz zuen ikuspegi piktorikoan. Belgika, Norvegia edo Frantzian zehar bidaiatu ondoren, 1969. eta 1971. urteen artean Parisen kokatu zen, eta, hor, ikuspegi sinbolistako estilo figuratiboa definitu zuen. Bilbora itzuli zenean, sorkuntza- eta erakusketa-jarduera biziari ekin zion, eta Euskadiko artistarik interesgarrienetako bat izan zen.