Jarduerak

Aurrez aurre: Luis Izquierdo Mossorekin topaketa
BBKateak. Gisbert eta Izquierdo Mossoaren obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia
Partaidetzazko hitzaldi honetan, Luis Izquierdo Mossok bere obraren eta Antonio Gisberten arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.
Data:
2023-05-23
Ordua:
Bi saio: 12:00 eta 18:00
Prezioa:
• Museoaren Lagunak: dohainik
• Publikoa oro har: 2 €
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak apirilak 27tik aurrera
Plaza-kopurua:
20
- Topaketak
BBKateak-eko Gisbert-Izquierdo Mosso txandakatzeari buruz:
Izquierdo Mossoren obra eta Gisbertena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?
Antza denez, Izquierdo Mossok artistak erretratatu ditu bere argazki-sailetan. Zenbaitetan, gainera, argazki-izaera nabarmentzen du, polaroid baten formatua handituta erreproduzitzen baitu. Alabaina, enkoadraketa eta desfokuratze heterodoxoek pentsaraz diezagukete irudi bakar bat dela: artista garaikide batena, zeina baitago zuzen eta erantzia, bere lantegian. Ez dauka zerikusirik Gisbertek bere autorretratua apaintzeko erabili duen ikuspuntu narratiboarekin eta atrezzo zainduarekin: musikainstrumentuak, liburuak, margolanak… Panoplia kultural oso bat, Da Vincia nagusi dela, zeina, denbora baten ostean, Carmen Olábarrik ekarri zuen berriz, haren enigma proiektatuz eta, ordurako, pop ikono bihurtua zela.

Luis Izquierdo Mossoari buruz:
Filosofian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, 1976an. Haren hastapen artistikoa 1970eko hamarkadaren erdian gertatu zen; garai hartan, era autodidaktan, diziplina anitzeko jarduerari ekin zion, tokiko zenbat kolektiborekin bat eginik, Desvánekin eta La Universalekin, esate baterako. Banakako lehen erakusketa (Muntaia grafikoak) 1977an egin zuen, Barakaldon, argazki-collagez osatuta. Ordutik hona, argazkilaritza izan da haren ibilbidearen ardatza. 1983an sorkuntzarako beka bat eman zion Bizkaiko Aurrezki Kutxak, eta, une hartan, haren interesak bideo-sorkuntzara, instalazioetara eta argazki-muntaietara ere zabaldu ziren, baita performanceetara ere. Artista ez ezik, artedibulgatzailea, komisarioa eta irakaslea ere bada. Hark sortutako argazki-corpusak genero klasikoak, hala nola paisaia eta erretratua, hautsi eta mendean hartsen ditu.