Jarduerak
2023 / 06 / 13
Aurrez aurre: Juan Luis Morazarekin topaketa
BBKateak. Goya eta Morazaren obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia
Partaidetzazko hitzaldi honetan, Juan Luis Morazak bere obraren eta Goyaren arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.
Data:
2023-06-13
Ordua:
19:30etan
Prezioa:
• Museoaren Lagunak: dohainik • Publikoa oro har: 2 €
Hizkuntza:
Gazteleraz
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak maiatzak 25etik aurrera
Plaza-kopurua:
20
- Topaketak
BBKateak-eko Goya-Moraza txandakatzeari buruz:
Juan Luis Morazaren obra eta Goyarena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?
Eskultura klasiko batean nola, brontzearen urredistirak goratu egiten du pailazo-sudur erraldoia. Gure harridura txikia ez, eta idulki gardenaren barruan, ezin aterata, teleaginte bat dago, eta, beraz, ezin da espektakulua kontrolatu. Morazaren arabera, “maskaratze baten sekretua babesten du”, baina guri uzten digu lana interpretatzen. Goyaren Burugabekeriak sail famatuari buruzko azalpen garaikiderik ez dago; hala ere, erraldoiek, barrealgara groteskoak, pertsonaia deformatuek eta mozorrotuek zirkuaren eta inauterien munduarekin lotzen ditu. Azken finean, agian, Morazak eta Goyak, Henri Bergson filosofoak nola, galdetzen digute zergatik egiten dugun barre eta zein den gure irribarrearen esanahia.
Juan Luis Morazari buruz:
UPV/EHUn ikasi zuen, eta Eskulturako irakaslea izan da erakunde horretan bertan eta Pontevedrako Arte Ederren Fakultatean. Horrez gainera, ikastaroak eta mintegiak eman ditu beste hainbat unibertsitatetan, hala nola Cuencakoan eta Marseillako Arte Ederren Eskolan. Hainbat sari eta aipamen jaso ditu, besteak beste, Gure Artea saria, Eusko Jaurlaritzak emana (1983an eta 1984an). 1979an, María Luisa Fernándezekin lankidetzan, Comité de Vigilancia Artística (CVA) sortu zuen, eta 1985. urtera arte egon zen jardunean. Euskal Eskultura Berriaren ordezkari nagusitzat hartua da, Txomin Badiola, Ángel Bados eta Pello Irazurekin batera. Morazaren lanek, konstruktibismoaren eta minimalismoaren eraginpean, alderdi esperimental indartsua eta asmo poetiko nabarmena dute.