Aurrez aurre: José Luis Merinorekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Aurrez aurre: José Luis Merinorekin topaketa

BBKateak. Zurbarán eta Baquedanoren obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia

Partaidetzazko hitzaldi honetan, José Luis Merinok Francisco de Zurbaránen eta Isabel Baquedanoren obren arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan. Gainera, Antzinako Artearen kontserbatzaile modura museoan egiten duen lana azalduko dio publikoari.

Data:

2023-02-21

Ordua:

19.00

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: dohainik• Publikoa oro har: 2 €

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak, hemen eta museoko txartel-leihatilan

Plaza-kopurua:

Desberdina saio bakoitzeko

  • Topaketak

BBKateak-eko Zurbarán-Baquedano txandakatzeari buruz:


Isabel Baquedanoren obra eta Francisco Zurbaranena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?

“Natura hila” (bizitza geldiarazia) arteak objektuen, landareen edo animalia bizigabeen irudiak definitzeko erabiltzen duen terminoa da. Beraz, gauzen ezaugarri materialak irudikatzeko lan onaren generoa da: jangela bateko mahaia mihise zuriko mahai-zapia doi-doi baxerak etenda duela, edo fruta-plater baten distira. Hala ere, beharbada, Baquedano eta Zurbarán existentziaren errealismo hutsalaz mintzatuko zaizkigu, modu erlijiosoan.

José Luis Merinori buruz:

Bilboko Arte Ederren Museoaren Antzinako Artearen kontserbatzaile