Aurrez aurre: Jose Luis Merinorekin topaketa II - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2024/02/20

Aurrez aurre: Jose Luis Merinorekin topaketa II

BBKateak. Arrue eta Morquillasen obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia

Partaidetzazko hitzaldi honetan, Jose Luis Merinok José Arrue eta José Ramón Morquillasen arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.

Data:

2024-02-20

Ordua:

Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: dohainik• Publikoa oro har: 2 €

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak, hemen eta museoko txartel-leihatilan

Plaza-kopurua:

Desberdina saio bakoitzekoIzen-emateak hemen eta museoko txartel-leihatilan

  • Topaketak

BBKateak-eko Arrue-Morquillas txandakatzeari buruz

Paperezko ebakigarri lañoak balira bezala, Arruek, ilustratzaile baten arretaz, pertsonaia saldo bat jarri zuen ospakizun kolektibo arkadiko batean. Morquillasek, hark bai, artaziei heldu zien collage dotore hau osatzeko, hiribilduaren 700. urteurrenari ekarpen ironikoa egiteko ondu zuen “Bilbo Style” sailaren barruan. Paisaiak, hemen, eraikin enblematikoen eta obra-hondakinen, baserritarren, nudisten eta antikristoaren bila dabiltzan eliztarren multzo oparoa biltzen du, zeina, Jeronimo Boschen deabrukeria batean bezala, ezagutu egiten dugun, nahiz eta senak dioskun ez dugula guztiz ulertzea lortuko.

 

 

Jose Luis Merino Gorosperi buruz:

Arte Ederren Bilboko Museoko Antzinako Artearen kontserbatzailea