Aurrez aurre: Jose Luis Merinorekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2023/10/10

Aurrez aurre: Jose Luis Merinorekin topaketa

BBKateak. Paret eta Vasarelyren obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia

Partaidetzazko hitzaldi honetan, Jose Luis Merinok Luis Paret eta Victor Vasarelyren arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.

Data:

2023-10-10

Ordua:

Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: dohainik • Publikoa oro har: 2 €

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Plaza-kopurua:

Desberdina saio bakoitzeko

  • Topaketak

BBKateak-eko Paret-Vasarely txandakatzeari buruz:

Luis Pareten obra eta Vasarelyrena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?

Bere liburutegian zituen perspektibari buruzko liburuek erakusten dute Paretek miretsi egiten zuela ideal klasikoa, Italiako egonaldian (1763-1766) ikasi zuena. Bere bisten konposizioa egiteko, ihes- eta ahokatze-lerroak erabiltzen ditu, Leon Battista Albertiren “leiho-koadroaren” ideia islatzen dutenak, “irteteko inpresioa” ematen duten plano eta figuren bidez ordenaturik. Irudika dezagun, une batez, haren harridura, Vasarelyren geometria nabarmenaren aurrean, eta Pareten mihise obalatu handiaren mantuetan bat egiten duen berdeurdinen edertasun esmaltatuaren aurrean.

 

 

Jose Luis Merinori buruz:

Bilboko Arte Ederren Museoko Antzinako Artearen kontserbatzailea