Jarduerak

2023/11/14
Aurrez aurre: Jose Luis Merinorekin topaketa
BBKateak. Pourbus eta Salazar-en obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia
Partaidetzazko hitzaldi honetan, Jose Luis Merinok Fran Pourbus Gaztea eta Dora Salazar-en arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.
Data:
2023-11-14
Ordua:
Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan
Prezioa:
• Museoaren Lagunak: dohainik • Publikoa oro har: 2 €
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.
Norentzat:
Arrunta
Plaza-kopurua:
Desberdina saio bakoitzeko
- Topaketak
BBKateak-eko Pourbus-Salazar txandakatzeari buruz:
Frans Pourbus Gaztearen obra eta Salazar-ena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?
Maria Mediciren tamaina naturaleko erretratu apartak –Pourbusek maisutasun osoz egina– maiestatearen ideia irudikatzen du: belusezko gortinen eta marmolezko zoladuraren mise en scène delakoa, orrazkeran Beau Sancy diamante ospetsua agertzea, farfailen dotoretasuna… Perspektiba bikoitzak –barrurakoa eta goitik beherakoa– indartzen du nagusitasuna adierazteko erabilitako osagai-sorta. Salazarrek ere eskala naturala erabiltzen du kobrezko hariz emakumearen figuraren absentzia besarkatzeko. Zintzilikatutako arintasunak, apaingarri eta edergarririk gabekoa, gure espazioa partekatzen du, maiestatez eta gertutasunez.

Jose Luis Menori buruz:
Bilboko Arte Ederren Museoko Antzinako Artearen kontserbatzailea