Jarduerak
Aurrez aurre: Javier Pérezekin topaketa
BBKateak. Óscar Domínguez eta Javier Pérezen obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia
Partaidetzazko hitzaldi honetan, Javier Pérezek bere obraren eta Óscar Domínguezen arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.
Data:
2024-05-14
Ordua:
Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan
Prezioa:
• Museoaren Lagunak: dohainik • Publikoa oro har: 2 €
Hizkuntza:
Gazteleraz
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak hemen eta museoko leihatilan
Plaza-kopurua:
Desberdina saio bakoitzeko
- Topaketak
BBKateak-eko Domínguez – Pérez txandakatzeari buruz
Objektuen ezaugarriak eta haien instalazio konplexua dira Javier Pérezek gai existentzialak jorratzeko darabilen ohiko lengoaia. Hemen, haatik, zuri-beltzean araztu du amets adierazezin baten idazkera automatikoa, eta amets horretatik, sekretuki, ozeano eta osinen artean, edertasuna azaleratu du. Óscar Domínguezek, aitzitik, argi betea darabil, gordinki maltzurkeriarantz lerratzen duen desio aztoragarriz eta metamorfosiz osatutako konposizio honetan.
Javier Perezari buruz
UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean eta Parisko École nationale supérieure des beaux-arts delakoan ikasi zuen. Hiri horretan bizi izan zen 1992tik 1997ra bitartean, eta han aurkeztu zuen bakarkako lehen erakusketa. Diziplina anitzeko artista izanda, zorroztasun teknikoan oinarrituz, hainbat euskarri, material eta adierazpenprozeduraren bitartez formulatu du langintza, hala nola marrazkia, eskultura, argazkigintza, bideoa edo performancea bitarteko hartuta. 2001ean, Veneziako Biurtekoan Espainiako pabiloian parte hartu zuen; han, gaur egun Gasteizko Artium museoan bisitariei harrera egiten dien milaka beiraalez osatutako kupula alderantzikatua aurkeztu zuen.