Jarduerak
2023/03/07
Aurrez aurre: Iñaki Sáezekin topaketa
BBKateak. Van Dyck eta Sáezen obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia
Partaidetzazko hitzaldi honetan, Iñaki Sáezek bere obraren eta Van Dycken arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.
Data:
2023-03-07
Ordua:
Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan
Prezioa:
• Museoaren Lagunak: dohainik• Publikoa oro har: 2 €
Hizkuntza:
Gaztelania
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza, 2.
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak, hemen eta museoko txartel-leihatilan
Plaza-kopurua:
Desberdina saio bakoitzeko
- Topaketak
BBKateak-eko Van Dyck-Sáez txandakatzeari buruz:
Iñaki Sáezen obra eta Van Dyckena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?
“Tradizioa eta arriskua”. XV. mendean zehar, eta Flandestik abiatuta, olioaren erabilera zabaldu zen europar margolarien artean. Astiro lan egiteko aukera ematen du, geruza arinak emanez eta aurrez emandakoak ikusgai utziz. Sáezek ere erabiltzen du, baina, haren kasuan, olioak ñabardura egiten dio margolan handi honen formaren eta muinaren arteko kontraste bortitzari. Atalka egindako konposizio ia ispiluzkoan, ohiz kanpoko pattern beltz eta geometrikoari gainezarri dizkio trazu gorriak, zirkulatzen duen odola bezala
dabilzkionak. Van Dycken kasuan legez, erdialdean giza irudi batek drama ordenatzen du, baina, hemen, Rorschachen test baten erantzuna bezain barnekoa eta misteriotsua da.
Iñaki Sáezi buruz:
Zazpi urte besterik ez zituela, Justo San Felicesek ematen zituen margolaritza-eskoletara joan zen Galdakaon (Bizkaia), bere bizilekuan. Han ezagutu zuen Iñaki Álvarez irakaslea, eta hark ezagutarazi zion arte garaikidea, 1987an. Dohain handia zuen margotzeko eta marrazteko, eta, hala, 1989an UPV-EHUko Arte Ederren fakultatean hasi zen. Lehenengo mailako ikaslea zela, Bizkaiko Artea saria eman zioten. Ikasketak bukatu ondoren, 1994an, Bartzelonara joan zen, eta urtebete geroago BBK Fundazioaren beka bat eskuratu zuen, arte-sorkuntzan aritzeko. Horri esker, New Yorkera eta Mexikora bidaiatu zuen. 2000. urtetik aurrera, Espacio Abisal arte-proiektuaren parte izan zen, Bilbon. Gaur, Hemen, Orain (Arte Ederren Bilboko Museoa, 2001) erakusketan parte hartzeaz gerotik, erreferente nabarmena da bere belaunaldiko artisten artean.