Aurrez aurre: Elena Mendizababalekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2024/02/13

Aurrez aurre: Elena Mendizababalekin topaketa

Aurrez aurre: Elena Mendizababalekin topaketa

Partaidetzazko hitzaldi honetan, Elena Mendizabalek bere obraren eta Robert Delaunay-ren arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.

Data:

2024-02-13

Ordua:

Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: dohainik• Publikoa oro har: 2 €

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo Plaza, 2.

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak, hemen eta museoko txartel-leihatilan

Plaza-kopurua:

Desberdina saio bakoitzekoIzen-emateak hemen eta museoko txartel-leihatilan

BBKateak-eko Delaunay eta Mendizabal txandakatzeari buruz:

Robert Delaunay disko orfikoez baliatzen da dinamismoz eta kolorez betetzeko boudoir eszena honen espazio piktorikoa, zeinean irudiaren irmotasuna forma abstraktuen argitasun irrealarekin uztartzen baitu. Mendizabalek ere interesa du argiaz eta koloreaz. Hala, forma geometrikoak eratzen ditu, lauak era berean, ametsezko beirate baten presentzia sentsoriala hartzen duen objektu inorganiko handi batean.

 

 

Elena Medizabali buruz:

UPV/EHUren Arte Ederren Fakultatean hezi zen, eta han dihardu irakasle 1987tik. Arte kontzeptualaren eta eraikitze-eskulturaren testuinguruan sortu zituen bere lehen artelanak. Ondoren, formatu konbentzionaletatik eta tokiko eskulturaren tradiziotik aldendutako lengoaiak, prozedurak eta materialak gehitu zizkion bere lanari, hala nola paper margotua, zeramika, plastikoa, parafina eta zura. Haren lana, erreferentzia arkitektoniko zein biomorfoetan oparoa, argazki, marrazki eta collageetan ere gauzatu da. 2019an, VitoriaGasteizko Artium museoak hari buruzko erakusketa monografikoa egin zuen, laurogei eta laurogeita hamarreko hamarkadetako ale historiekin eta azkenaldian ekoitzitako obrekin.