Jarduerak
Aurrez aurre: Elena Aitzkoarekin topaketa
BBKateak. Gauguin eta Aitzkoaren obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia
Partaidetzazko hitzaldi honetan,Elena Aitzkoak bere obraren eta Paul Gauguinen arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.
Data:
2023-02-07
Ordua:
19.00
Prezioa:
• Museoaren Lagunak: dohainik• Publikoa oro har: 2 €
Hizkuntza:
Gaztelania
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza, 2.
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak, hemen eta museoko txartel-leihatilan
Plaza-kopurua:
Desberdina saio bakoitzeko
- Topaketak
BBKateak-eko Gauguin-Aitzkoa txandakatzeari buruz:
Elena Aitzkoaren obra eta Gauguinena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?
Aitzkoaren lanaren izenburua bere jaioterritik hurbil dagoen aintzira baten izenetik hartua dago; uretako koloretako pigmentuz baketutako babeslekua osatzeko darabiltzan eskaiolazko piezetan dakar gogora artistak aintzira hori. Gauguinen latsariek, aitzitik, ibai bateko ur zurrunbilotsuetan lan egiten dute, hartan 1888ko udazken hartako landarediaren kolore biziak islatzen direla, antza denez; orduantxe jarri zen margolaria Frantziako Arles herrian bizitzen, Van Goghekin batera.
Elena Aitzkoari buruz:
Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatuta, erakusketa-jarduera biziari ekin zion 2004an. 2013an Lavandera argitaratze-plataforma sortu zuen Raúl Domínguezekin batera, eta poemak nahiz marrazkiak argitaratu ditu hor. Grupo de Fe zigiluak argitaratutako soinu-lana dauka biniloan, eta lankide da Bilboko Le Larraskito klubean soinusorkuntzako tailerrean eta Zarata Fest “musika arraroko” jaialdian. Diziplina anitzeko artista izanik, ekinean lantzen ditu eskultura, pintura, marrazkia, performancea, argazkilaritza, poesia eta filmak zuzentzea. Bere lanetan txertatu ditu bai naturari buruzko erreferentzia poetikoak, eta bai bere ingurunetik nahiz esperientziatik iritsitako elementu emozionalak.