Aurrez aurre: Dora Salazarekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2023/11/21

Aurrez aurre: Dora Salazarekin topaketa

BBKateak. Partaidetzazko topaketa Pourbus-Salazar aretoa ezagutzeko

Oraingo honetan, Dora Salazarrek azalduko du, hitzaldi parte-hartzaile honetan, bere Ehundu II (2001) lanaren – airean esekitako kobrezko harian egindako emakume-irudia – eta Frans Pourbusen Maria Medicikoa andrearen erretratua (1606-1607) mihise handiaren arteko harremana.

Data:

2023-11-21

Ordua:

12:00etan

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: dohainik• Publikoa oro har: 2 €

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak hemen eta museoko lehiatilan

  • Topaketak

BBKateak-eko Pourbus-Salazar txandakatzeari buruz:

Frans Pourbus Gaztearen obra eta Salazar-ena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?

Maria Mediciren tamaina naturaleko erretratu apartak –Pourbusek maisutasun osoz egina– maiestatearen ideia irudikatzen du: belusezko gortinen eta marmolezko zoladuraren mise en scène delakoa, orrazkeran Beau Sancy diamante ospetsua agertzea, farfailen dotoretasuna… Perspektiba bikoitzak –barrurakoa eta goitik beherakoa– indartzen du nagusitasuna adierazteko erabilitako osagai-sorta. Salazarrek ere eskala naturala erabiltzen du kobrezko hariz emakumearen figuraren absentzia besarkatzeko. Zintzilikatutako arintasunak, apaingarri eta edergarririk gabekoa, gure espazioa partekatzen du, maiestatez eta gertutasunez.

 

 

Dora Salazari buruz:

1986an Arte Ederretan lizentziatzen da Euskal Herriko Unibertsitatean, eskultura espezialitatean, eta, 1987-1989 bitartean, eskulturari buruzko doktoretza ikastaroak egiten ditu. Sormen handiko artista honek bere lanarekin bizimodu garaikidideko ohiturak eta balioak barregarri utzi nahi ditu. Horretarako sentsu ironikoa eta ikuspegi korrosiboa eta kritikoa darabil. Bere ibilbidea bi garaitan bana daiteke: lehenengoan objektuaren eta birziklatzearen inguruan lan egiten du, eta, bigarrenean, gorputzaren inguruan. Azken etapa honetan emakumearekiko eta feminitatearekiko kezka sakona adierazten du. Doraren piezak arinak dira, pisurik gabekoak, baina inpaktu bisual handikoak. Eskultorea izateaz gain marrazkilaria ere bada, liburuak ilustratu ditu, eta antzerki taldeentzat kartelak eta eszenografiak sortu ditu. Gaur egun bere lanak izaera poetikoagoa eta teatralagoa izateko joera du, eta bideo eta argazkigintzarekin esperimentatzen du.