Aurrez aurre: Charo Garaigortarekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2023 / 04 / 25

Aurrez aurre: Charo Garaigortarekin topaketa

Aurrez aurre: Charo Garaigortarekin topaketa

Aurrez aurre: Charo Garaigortarekin topaketa

Data:

2023-04-25

Ordua:

Aurrez aurre: Charo Garaigortarekin topaketa

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: dohainik
• Publikoa oro har: 2 €

Hizkuntza:

Gazteleraz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak hemen edo museoko lehiatilan

Plaza-kopurua:

20

  • Topaketak

BBKateak-eko Silva-Garaigorta txandakatzeari buruz:

Da Silvaren obra eta Charo Garaigortarrena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?

1784an, Étienne-Louis Boullée frantziarrak arkitektura ameslariaren paradigma sinatu zuen: Newtonen zenotafioa, sekula eraiki ez zen esfera aratz eta erraldoia. Arkitektura gertagaitza ez-lekuak eraikitzeko interesa duten bi artista hauen arteko lotura ere bada. Vieira da Silvak korridore zirraragarri bat margotu du, agian absentzia bat aditzera ematen duena, eta Garaigortak, berriz, bere proiektuaren fikzioa antolatzen du zomorro-mahai batean, non leize batek, suge batek edo esku batek metropoliaren denbora perfektua asaldatzen duten

 

 

Charo Garaigortari buruz:

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean egin zituen ikasketak, 1979 eta 1984 artean, eta 1989an New Yorkera aldatu zen, Columbiako Unibertsitatean Artea eta Hezkuntza ikastera. Askotariko formatuaketa lanerako gorputzak abiapuntu hartu ditu bere praktika artistikoa garatzeko, hala nola marrazkia, idazketa, eskultura eta bideoa. Eta horrela jardunez sortutako proiektuetan, elkarrekin gurutzatzen dira arkitektura, hirigintza, biologia, literatura eta zientzia, esaterako. Guztietan ageri da fikzioaren ideia bat, gizarte distopikoei erreferentzia egiten diena. Garaigortak hezkuntza sailetan lan egin du New Yorkeko MoMA, Bronx Museum of the Arts, El Museo del Barrio eta Guggenheim Museumen, eta Gasteizko Artium Museoarena zuzentzen du 2001 urteaz geroztik.