Jarduerak
2023 /06 / 06
Aurrez aurre: Ana Laura Aláezekin topaketa
BBKateak. Cranach eta Aláezen obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia
Partaidetzazko hitzaldi honetan, Ana Laura Aláezek bere obraren eta Cranachen arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.
Data:
2023-06-06
Ordua:
Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan
Prezioa:
• Museoaren Lagunak: dohainik
• Publikoa oro har: 2 €
Hizkuntza:
Gazteleraz
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak maiatzak 25etik aurrera
Plaza-kopurua:
20
- Topaketak
BBKateak-eko Cranach-Aláez txandakatzeari buruz:
Ana Laura Aláez-en obra eta Cranachena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?
Badirudi bertutea eta kemena direla Cranachek Lukreziaren sakrifizio zitala janzteko erabiltzen dituen jantziak. Bakarrik malko atxikiek jartzen dute zalantzan haren azalaren edertasun argitsuaren plazer bisuala, berak beste batek egindako indarkeriagatik autozigortzen duena. Aláezen instalazioan, larruaren gurutziltzaketa formako tolestura neobarrokoek organismo larrutu baten presentzia moldatzen dute. Organismo horrek lotsagabekeria irmoz sartzen diren formen –Burua-Espirala-Zuloa-Ukabila-Esperma-Korapiloa– sexu-pultsioa hartzen du.
Ana Laura Aláezi buruz:
UPV/EHU-ko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen, 1982 eta 1989 bitartean, eta Artelekuko (Donostia) tailerretan ere bai. Eskulturaren barruan hasi zen lanean, eta berehala heldu zion generoaren ikuspegiari, tradizioz “femeninoari” lotutako gaien, materialen eta estrategia prozesualen bitartez. Oso gazterik ezagutu zuten nazioartean; 2001ean, Veneziako Biurtekoko espainiar pabilioian parte hartu zuen, eta, 2013an, Gure Artea saria jaso zuen, egindako ibilbideagatik eta ekarpen artistikoagatik. Eskulturaz gainera, bideoetatik, argazkilaritzatik edo musikatik abiatuta garatu du bere jardun artistikoa.