Aurrez aurre: Alberto Rementeriarekin topaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

2023-04-18

Aurrez aurre: Alberto Rementeriarekin topaketa

BBKateak. Gossart eta Rementeriaren obrak testuinguruan jartzeko hitzaldia

Partaidetzazko hitzaldi honetan, Alberto Rementeriak bere obraren eta Jan Gossarten arteko harremana argituko du. Bi-biak areto berean daude, BBKateak erakusketaren barruan.

Data:

2023-04-18

Ordua:

Bi saio: 12:00etan eta 18:00etan

Prezioa:

• Museoaren Lagunak: dohainik
• Publikoa oro har: 2 €

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak hemen edo museoko lehiatilan

Plaza-kopurua:

20

  • Topaketak

BBKateak-eko Gossart-Rementeria txandakatzeari buruz:

Alberto Rementeriaren obra eta Jan Gossartena batera daude BBKateak erakusketan. Zertan dira berdinak?

El flamenco Jan Gossart viajó a Italia en 1508. Entre otras localidades, visitó Florencia y Roma, donde copió esculturas antiguas y conoció el arte del momento: Miguel Ángel había terminado en Florencia su David y Rafael trabajaba en Roma en los célebres frescos de las Estancias Vaticanas. Y como en tantos otros, el encuentro con la Antigüedad y el Renacimiento imprimió profunda huella en su arte. Casi cinco siglos después, otro pintor, Alberto Rementería, sintió parecida fascinación por el repertorio clásico de columnas, pilastras, guirnaldas y ménsulas, de las que se apropia de manera caligráfica y ornamental en sus grabados y más fantasmagórica e informal en el gran friso que titula Mascarón (cara disforme o fantástica que se usa como adorno en ciertas obras de arquitectura).

 

 

Alberto Rementeriari buruz:

Jatorriz eibartarra (Gipuzkoa), Bilbon jaioa bada ere. Bilboko Arte Ederren Goi Eskolako bigarren promozioko kidea da; bertan doktoratu zen 1989an eta irakaskuntzan aritu zen 1979tik 2014ra arte. 1970eko hamarkadan ekin zion erakusketajardunari, eta azpimarratzekoak dira egin dituen zenbait bakarkako erakusketa, besteak beste, Bizkaiko hiriburuko Windsor galeriakoak, ARTEDER Arte Garaikidearen Azokakoak (1981 eta 1983) eta ARCO ’95ekoa. Bere erakusketa-katalogoetako testu askoren egilea da, eta ezaguna da kartelgile gisa egindako lanagatik ere. Hastapenetik fidela izan zaio figurazioari, eta haren lehen koadroek –Harategiak izenekoak– behe-burgesiako pertsona ospetsuak agertzen zituzten. Gerora, gai erlijiosoak hartu, eta ironiaz landu zituen, eta, aldi berean, dekorazio elementuak eta elementu kitschaktxertatu zituen. Eragin horiek uztartzen dira bere lanetan, collage baten gisa.