Arrakaletako bizimodua. Hitzaldi performatiboa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ekainak 20

Arrakaletako bizimodua. Hitzaldi performatiboa

Disidentzia sexualaz hitz egiteko liburuak, fanzineak, esamesak eta loreak

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederren Fakultateko Liburutegiko zuzendari Javier Pérez Iglesiasek hitzaldi performatibo bat emango du.

Data:

2023-06-20

Ordua:

19:00etan

Prezioa:

Doan

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa Museo plaza 2

Norentzat:

Arrunta

Izen-ematea/ sarrerak:

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
  • Bereziak

Liburutegiek, artxiboek, museoek eta memoriaren erakundeek mendeak daramatzagu metatzen, ikertzen eta ikasten. Oso tradizio indartsua dugu eta, jakina, «lorategian gorpuren bat» ere badago. Guztiaz arduratzeko, eta garaikidetasunaren arazoetan eta galderetan parte hartzeko, beste ikuspegi batzuk esperimentatu behar ditugu, angelu berrietatik.

Duela ez asko marjinalak ziren edo isilduta zeuden errealitateak sartzea ahalbidetuko duen porositate bat lortu nahi dugu. Badago bizitza kulturalik, sexu-aniztasunaz/disidentziaz arduratu gabe? Badago lesbianarik aretoetan? Nahikoa trabestia al da bilduma? Zenbateraino dira queer gure lan-tresnak?

Liburu, fanzine, kartel, argazki, esamesa, gauza eta lore multzo batekin, eta gizonezko liburuzain baten lankidetzarekin –Javier Pérez Iglesias–, enigma horiei guztiei erantzuten saiatuko gara, hitzaldi performatibo baten bidez.


Parte-hartzaileak

Javier Pérez Iglesias

Oso txiki jaio zen Santanderren (Espainia). Historian lizentziaduna da. Bizitzak liburuzain ekintzaile bihurtu du. Duela bi hamarkadatik baino gehiagotik Madrilen bizi da. Haren jarduera profesionala ikaskuntza-prozesuekin, informazioaren erabilera publikoarekin, irakurketaren eginkizun sozialarekin, ezagutzarako irispide librearekin, eskubide kulturalekin eta argitalpen-munduarekin lotuta dago.

Askotariko jardueretan parte hartu du: garapenerako lankidetza unibertsitarioan eta zientifikoan, Educación y Biblioteca aldizkari hedatuko proiektuan, ingurune akademikoetan ikaskuntza eta ikerkuntza bultzatzen, eta liburutegi inklusiboen eta sozialki konprometituen alde lan egiten duten ekimenetan.

Gaur egun, irakurtzen, idazten, tailerrak programatzen eta jarduerak koordinatzen aritzen da Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederren Fakultateko liburutegian. Jardunbide artistikoen kutsaduraren eta mundu horretatik egindako ikerketen ondorioz, liburutegiak beste era batera ulertzen ditu orain.