Armategi hura… italiarra - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Soinu kanala. Bilbao Museoaren podcastak

Armategi hura… italiarra

Solasaldi bat Álvaro Soler del Camporekin

Madrilgo Errege Armategiaren saileko buruak duen aditu-ezagutzak Eugiko burdinolaren interes historiko eta artistiko handiaren berri ematen du podcast berri honetan.

Data:

2024-03-14

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Lekua:

Webgunea. Multimedia proiektua

Norentzat:

Arrunta

  • Digitalak & Multimedia

 

Entzun hemen
Soinu Kanala
Solasaldi bat Álvaro Soler del Camporekin
192 KBPS 44 KHZ Stereo
Sobre el proyecto Eugiko armategi artistikoa, Nafarroa

Obra Gonbidatua programak bere izaera berezia berretsiko du erakusketa honekin, Banco Santander Fundazioaren eskutik museora ekarriz luxuzko armagintzako objektu multzo bat, Nafarroako Eugiko burdinola historikoan jatorria duena. Ikusgai jarriko diren piezakMadrilgo Errege Armategian kontserbatzen dira, eta Ondare Nazionaleko Errege Bildumen parte dira.  

XVI. mendearen azken hamarkadan eta XVII. mendearen lehen hamarkadetan datatutako hiru lan erakutsiko dira, kalitate bikainekoak: zelata bat (c. 1596), urre eta zilarrezko damaskinatuz oparo apaindua, Parisko Judizioko errodela (c. 1598), herentzia klasikoko gai eta hizkuntza formalak dituena, eta arkabuz bat (c. 1620), Eugin jatorria duen su-arma ezagun bakarra izatea bereizgarri duena. Haiekin batera ekarriko da XIX. mendeko dokumentu sorta bereziki hautatu bat, honako ale hauek osatua: arma-lantegiak sortutako ekoizpen bikainenak ageri diren liburu ilustratu bat, Achille Jubinal Erdi Aroaren aditu frantsesak argitaratua, Charles Clifford (1) eta Jean Laurent (3) argazkilarien antzinako argazkiak, eta Lipako kondearen argazki-albuma. Eugiko piezek historian zehar sortu izan duten interesaren lekuko, guztiak ere. 

 
Parte-hartzaileak

Álvaro Soler del Campo

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Erdi Aroko Historian doktorea. Arkeologia Museo Nazionalean hezia, Madrilgo Errege Jauregiko Errege Armagintzako Departamentuko burua da, Ondare Nazionalekoa, eta Historiaren Errege Akademiako euskaltzain urgazlea. Erdi Aroko armamentuan aditua eta V. eta XIX. mendeen arteko armamentuari buruzko hainbat argitalpenen egilea. Gizarte Zientzietako eta Giza Zientzietako Ikerketa Armadaren lehen saria eta Erresuma Batuko Arms and Armour Society elkartearen Research Medal saria jaso ditu. Errege Armeriaren museologia-proiektuaren arduraduna da, eta bere espezialitateari buruzko nazioarteko erakusketak komisariatu ditu Pekingo Hiri Debekatuan, Washingtongo National Galleryn, Pradoko Museo Nazionalean, Mexikoko Jauregi Nazionalean eta Lisboako Gulbenkian Fundazioan. Gladius eta Real Sitio aldizkarietako erredakzio-batzordeetako kidea da.